Publizitatea
Bannerra
LABek txalotu egiten du Gurutzetako Ospitalean asteburuetako lentzeria zerbitzua publiko egiteko erabakia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/02/08

LABen oharra:

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendaritzak jakinarazi berri du, Gurutzetako ospitalean asteburuetan ematen diren lentzeria zerbitzuak Osakidetzako langileek egingo dituztela, orain egiten ari den Garbialdi enpresaren ordez. Orain dela urte batzuk, eta langileen mobilizazioen ostean, bere osotasunean kontrata pribatuak egiten zuen lentzeria zerbitzuko atal bat berriro publikoa izatea lortu zen; izan ere astelehenetik ostirala bitartean Osakidetzako langile publikoak egitera pasatu ziren, eta asteburuetan kontratako langileak.

Harrezkeroztik, zerbitzu osoa publiko bihurtzeko aldarrikatu dugu behin eta berriro. Azkenean, badirudi aldarrikapena errealitate bihurtuko dela, ESIko gerentziak jakinarazi digunez.  

LABek jarraituko du pribatizazioa borrokatzen eta pribatizatu diren zerbitzu guztiak berriro publikoak izateko aldarrikatzen, hauxe baita lan-baldintza duinak eta kalitatezko osasun arreta bermatzeko bide bakarra.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Otsaila 2019 Martxoa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.