Kultura
Larunbat honetan badator Carrascoliendas Trapagarango inauteri herrikoia! (+bideoa) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 3
- 0
 
2012/02/22

carrascoliendas

Iaz, antzineko ohiturak oinarri hartuta, XXI. mendeari egokitutako inauteri herrikoia sortu zuten trapagarandarrek. Partehartze itzela lortu zuten, ehun lagun inguru aritu baitziren goizez, auzoz auzo; kalez kale arratsaldez. Larunbat honetan kalera aterako dira berriz, goizeko 10etan Zaballa auzoan, neguaren ostean, udaberria datorrela gogorarazteko. Egitarau interesgarria prestatu dute oraingoan, berrikuntza dexentekin. Iaz, HerriKolore bertan izan zen, bideokamera eskuan, prestakuntza lanez gain, eguna bera ere grabatzen. Lortutako irudiekin, hiru bideo prestatuko ditugu. Hona hemen lehena.

 

 
Barakaldoko euskal dantza taldeek inauterietan murgilduko dira egunotan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 2
- 0
 
2012/02/14

ihauteriak

Urtero gertatzen ohi den moduan, Otsailaren 19an, igandea, 13:00etan, Barakaldoko dantza-talde guztiek hartuko dute parte Barakaldoko Aratuzteetan, Herriko plazan burutzen ohi den ihauteri-dantzen emanaldian. Bestetik, aste bat beranduago, otsailaren 25ean, hain zuzen ere, Ihauteriak Barakaldoko auzoetara igaroko da. Beurko-Bagatzako inauteriak ospatuko ditu Ibarra-Kaldu dantza taldeak. Goizean kalez kale ibiliko dira, kalejiran, eta arratsaldean emanaldi nagusia egingo dute, 17:30ean auzoko plazan. Langutasuna taldea SanBizente, Amaia taldea Lutxana eta Erreka taldea Errekaortu auzoak  alaituko dituzte egun berean euskal ihauterien erritmoetara.

 

 
Sorkuntza musikalaren zirrikituetan barrena, Herri Oihua taldearen eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 12
- 0
 
2012/02/03

herri oihua

Laster baten "Arjea" izango dugu esku artean. Horixe da Herri Oihua taldearen azken lanaren izenburua. "Arjea", jatorria, abiapuntua... Holaxe deskribitzen dute une hau talde honetako gazteek, abiatu besterik egin ez den abentura zirraragarria. Ikaskuntza prozesua izan da barakaldar boskotearentzako, Mungian Gaua Productions-ek daukan estudioetan barneratzea. Orain arte hainbat alditan ikusi izan ditugu taula gainean baina entzuteke eta ikusteke dagoena sorpresa izugarria izango da askorentzako. Beraiekin solasalditxo bat konpartitzea besterik ez da behar, gazte hauek musikarekiko sentitzen duten atxikimendu bereziaz jabetzeko. Eskerrik asko koadrila tarte hau eskeintzeagatik eta sorte handia etorkizuneko erronkekin! Segi pizkor baino pizkorrago! Berriaren barnean musika taldeari eginiko elkarrizketaren bideoa topatuko duzue.

 
Explosión festiva a ritmo de batucada PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 6
- 0
 
2012/01/14

batucada sanbi 

Un año más, el pregón festivo en las fiestas de San Bizente ha venido precedido de una animada kalejira por el barrio a ritmo de batukada. Los tambores no han dejado de sonar transformado en alegría y festejo la normalidad y rutina de todo el barrio. Aunque el pregón ha sido el acto que oficialmente inicia las fiestas, ayer a la tarde ya tuvo lugar el concierto de la Banda Municipal en la casa de cultura del barrio, cuyo recinto estaba repleto de personas. Javier Beristain, miembro de la Schola Cantorum ha sido el encargado de dar inicio este año a las fiestas, mediante un extenso pregón en el que no han faltado alusiones a la importancia histórica del barrio de San Bizente y al uso del euskara en la fiesta. El txupin da paso a un montón de actos que ya se están sucediendo uno trás otro como un inmenso efecto dominó.

Audio osoa hemendik eskuratu dezakezu

 
San Bizenten festa giroa nagusituko da ostiraletik aurrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 6
- 0
 
2012/01/11

sanbi

Jai Batzordeak jakinarazi berri duenez, urtarrilaren 14tik 22ra bitartean, San Bizenteko festak burutuko dira Barakaldoko auzoan. Batzordetik apiatu dutenez, badira dagoeneko 33 urte, auzokide eta elkarteen ahaleginari esker, Barakaldon tradizio handienetakoa duten jai hauek ospatzen direla. Hortarako ezinbestekoa izan da auzokideen lana eta ilusioa. 2012.urteko festetan diru murrizketa nabarmena ezarri du Udalak baina traba hauei aurre eginez, adin tarte guztien beharrei erantzuten dien programazio zabala osatzea lortu dute Batzordeko kideek, tartean: txiki-txokoa Velazquez plazan, txotxongiloak, ipuinkontalariak, txosnak, gazte kontzertuak, HABEAS CORPUS, ITZIARREN SEMEAK, ROCK SKULL, txitxarriloak, berbenak, nekazal azoka, trueke azoka...etab. Egunotan kultura herrikoiak gainezka egingo du San Bizenten... Kontsumismoari, nekeari, eraso sexistei, nagiari tarterik ez! Disfruta itzazue festa herrikoiak!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 41.a

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.

HerriKoloreren aldeko zozketa

Cesta de decrecimiento

Nº premiado

589

Zenbaki saritua

Eskerrak guztioi!