Publizitatea
Bannerra
Bertsolari barakaldarrak "2008ko Bizkaiko eskualdeetako bertsolari txapelketa"-n lehiatuko dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/10
Beste behin ere Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako "Bizkaiko Bertsolari Txapelketa"-ren aurreneko urratsak burutuko dira eskualdeetan antolatu diren sailkapen saioetan. Aurtengo honetan Aingeru Bazterretxea eta Mikel Petuya bertsolari barakaldarrek hartuko dute parte Sodupen, maiatzaren 31an ospatuko den Enkarterri eskualdeko lehian.

bertsolariEskualdeetako bertsolari txapelketa honetan guztira 62 bertsolarik hartuko dute parte, 7 eskualdeetan zehar antolatu diren saioetan: Enkarterriak, Busturialdea, Bilboaldea, Arratia, Durangaldea, Ipar-Uribe eta Lea-Artibai-n. Lehengo fase honetatik 28 bertsolari sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketarako.
Enkarterrietarako saioarako hitzordua jarria dago dagoeneko: maiatzaren 31an Sodupeko Kultur Etxean atsaldeko 18:00etan hasiera emango diote ikuskizunari. Bertan lehen aipatutako Mikel Petuya eta Aingeru Bazterretxaz gain, Jokin Castaños, Jon Barrocal, Jon Martínez eta Aitor Arrutia lehian arituko dira.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.