|

Jai Batzordeak jakinarazi berri duenez, urtarrilaren 14tik 22ra bitartean, San Bizenteko festak burutuko dira Barakaldoko auzoan. Batzordetik apiatu dutenez, badira dagoeneko 33 urte, auzokide eta elkarteen ahaleginari esker, Barakaldon tradizio handienetakoa duten jai hauek ospatzen direla. Hortarako ezinbestekoa izan da auzokideen lana eta ilusioa. 2012.urteko festetan diru murrizketa nabarmena ezarri du Udalak baina traba hauei aurre eginez, adin tarte guztien beharrei erantzuten dien programazio zabala osatzea lortu dute Batzordeko kideek, tartean: txiki-txokoa Velazquez plazan, txotxongiloak, ipuinkontalariak, txosnak, gazte kontzertuak, HABEAS CORPUS, ITZIARREN SEMEAK, ROCK SKULL, txitxarriloak, berbenak, nekazal azoka, trueke azoka...etab. Egunotan kultura herrikoiak gainezka egingo du San Bizenten... Kontsumismoari, nekeari, eraso sexistei, nagiari tarterik ez! Disfruta itzazue festa herrikoiak!
OSTIRALA 13
Astean zehar Erika Mertzeriaren lanari esker euskal jantzien erakusketa egongo da San Bizenteko Kultur Etxeko kafetegian. 19.30 Udal musika bandak kontzertua eskainiko digu kultur etxean
LARUNBATA 14
10.00 Areto futbola txapelketa Alkartu ikastolan (oraindik ez bazarete apuntatu, ez galdu aukera!) 12.00 KATU BURU Batukadak San Bizenteko kaleak musikaz eta jai giroaz beteko ditu, Kuttun zangaluzeek lagunduta. 13.00 Pregoia San Bizenteko plazan. JAIAK BULTZATUZ!! 13.30 Ikurrinari omenaldia San Bizenteko plazan 13.30 Tabernaz taberna ibiliko da Schola Cantorum Korala 14.00 Batukadarekin batera, pintxo-poteoa hasiko dugu 14.00 Txorizo banaketa San Bizenteko Plazan 16.00 Dardo txapelketa Atari tabernan. 18.00 Txiki txoko Velázquez Plazan. Lankidetza sustatzeko jolasak. Aita-ama gaur ez zara libratzen eta seme alabekin jolastuko duzu. 18.00 Gazte Musika: Barakaldoko talde gazteen kontzertuak: Rock Time, Sobre10, Azken Gaua eta Blood as Ink. San Bizenteko Plazan 20.00 Euskal Erromeria Laguntasuna dantza taldearen eskutik Velazquez plazan. 20.00 Txosnen irekiera 20.00 Kanta-paseoa. (Hurbildu zaitez jai batzordearen txosnara ) 22.00 Karaokea parkeko kioskoan. 23.00 Erromeria San Bizenteko parkean AUSKAN taldearen eskutik 00.00 Danborrada auzoan zehar. JAIAK BULTZATUZ!! Ekarri zure soinu tresna berezia, entzun gaituztela udaletxetik! 01.30 KARAOKEA parkeko kioskoan.
IGANDEA15
10.00 Udal txistulariak auzoan zehar. 10.00 Ekarri beharreko guztia San Bizenteko parkera putxera- lehiaketan parte hartu ahal izateko. 12.00 Laguntasunak antolatua,TXISTULARIEN KALEJIRA. 12.30 Txiki txoko: gaztelu puzgarria, Elizateko plazan 13.00 Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, Kurutze, Laguntasuna). Elizateko Plazan. 13.00 Buruhandiak auzotik 13.00 TRIKIZULO taldeko kale animazioa. 14.30 Putxerak aurkezteko ordua. Nork irabaziko du? 15.00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean 16.30 Bazkalostea, Kilika bertsolariek alaituko digute bertsotan. 17.00 Igel txapelketa Unión Sport tabernan. 18.00 Txitxarrillo San Bizenteko plazan Mabel taldearen eskutik
ASTELEHENA 16
17.30 Umeentzako zinema San Bizenteko Kultur Etxean
ASTEARTEA 17
19.00 Arabar errioxako ardoen, txakolinaren eta Idiazabal gaztaren dastaketa San Bizenteko Kultur Etxean Mikel Garaizabal Sumillerrarekin (aldez aurretik har ezazu gonbidapena kultur etxean)
19.30 Hala Dziporen fanfarrea auzoan zehar 19.30 HITZALDIA: memoria historikoa. Iñaki Egaña idazleak aurkeztuko du bere liburua “Fankismoa Euskal Herrian” San Bizenteko kultur etxean
ASTEAZKENA 18
19.30 Hala Dziporen Koroa tabernaz taberna ibiliko da giroa alaituz 19.30 Bertso ibilaldia KILIKA bertso eskolako partaideekin,plazatik hasita.
OSTEGUNA 19 OSTEGUN LASAIA
19.30 Eguzki talde ekologistaren hitzaldia “nekazaritza ekologikoa eta Nekasarea proiektua”. Hizlariak: EHNE sindikatuko kide bat eta Barakaldoko kontsumo taldeko partaideak. 20.00 MUSIKA LASAIA eztanda eta cero presion taldeekin Sanbizente garagardotegian.
OSTIRALA 20 MOZORRO EGUNA (HORTERAK VS FASHION VICTIMS)
17.00 Txiki txokoa: Gaztelu puzgarriak Velázquez plazan 18.00 BRK SOUND SYSTEM San Bizenteko plazan. 18.30 Urdaiazpiko dastaketa Ursula lentzerian 18.30 Xake partidak Velázquez plazan 19.00 TURUTARRAK Fanfarrea auzoan zehar. 19.30 Atera euskara kalera eta zatoz Berbarakak - Barakaldoko Berbalagunek -Martxoaren 8 plazan antolatutako pintxo dastaketara. 20.00 LAGUN ARTEAN KANTARI. Eztarriak berotu eta ekin kantuari Laguntasunakoekin batera. 20.00 Saski baten zozketa astean zehar URSULA lentzerian erositako produktuengatik. 20.00 Rally-paseoa jai batzordeko txosnatik. “HORTERA vs FASHION GAUA” da, beraz badakizu, etxean bilatu traputxu horiek eta jantzi itzazu lotsarik gabe. 22.00 Jaialdia HABEAS CORPUS, ITZIARREN SEMEAK eta ROCKSKULL ,maketa lehiaketako talde irabazlea. 22.00 Bertso afaria SAN BIZENTE garagardotegian JULIO SOTO(Nafarroako txapelduna) eta ONINTZA ENBEITA(Muxika,Bizkaia) bertsolariekin. Erosi txartelak AEK-n
LARUNBATA 21 gazte eguna
09.00 Umeentzako eskubaloia Alkartu Ikastolan eskubaloi Best taldearen eskutik 10.00 Udal txistulariak 11.00 Futbito txapelketako finala Alkartu Ikastolan. 11.00 Haurrentzako modarik politena Correcaminos, Haizea eta Lambadak erakutziko dizute. Hurbil zaitez alaba-semeekin eta oparitxo bat eskuratuko dute. 12.00 Trueke Merkatua San Bizente plazan. EGUZKIk eta Barakaldoko gazte asanbladak antolatua. 12.30 Tiragoma lehiaketa Elexpuru tabernan 13.00 Jai batzordea lagundu eta erdu sagardo eta pintxo dastaketara San Bizente plazan 13.00 San Bixonte koadrilaren topaketa. ¿artilezko txano koloreduna gogoan duzu? 17.00 Txiki txokoa Velázquez plazan 18.00 Txotxongiloak Aitzolen eskutik Velazquez plazan. 18.00 Laguntasunak antolatua, dantza eta musika emanaladia 19.30 Elizateko plazan hasita Laguntasunako fanfarre haundia eta txistularien kalejira. 20.30 Schola Cantorum koralaren kantaldia Elizan. 22.00 Erromeria LAKET taldearekin San Bizenteko parkean. Erromeria amaitu ostean Gora Mofeta DJ´s
Gazte eguna: 12.00 Harrera 12.30 Paseo Erreibindikatiboa 14.30 Herri Bazkaria. Prezioa: 3,50 euro 15.30 Bazkalondokoa 16.30 Jokoak eta Tailerrak Ondoren Barakaldoko gazte taldeen aurkezpena.
IGANDEA 22
10.00 Nekazaritza eta artisautza azoka san Bizenteko parkean 10.00 Tortilla eta bakailao txapelketa San bizenteko parkean 11.00 Gala txistulariak 12.00 Ohorezko txupina 12.00 “No hay pan para tanto txorizo” Berri Otxoaren eskutik 12.00 Kalejira Lutxanako dultzainariekin 13.00 Laguntasunako erraldoiak auzoan zehar jira eta jira ibiliko dira. 13.00 Laguntasunako Fanfarre gaztearen kalejira erraldoiak topatu arte. 13.00 Harrizulatzaileek ikuskizun ikusgarri eta berezia egingo dute San Bizenteko parkean 14.30 Nekazal eta artisautza produktuz betetako otarraren zozketa, gure txokoan 14.30 Bakailaoa eta tortillak aurkezteko ordua 14.45 Sari banaketa 15.00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean. 17.00 Mus txapelketa AZIMUT tabernan 18.00 Txitxarrilloa Menta taldearen eskutik Elizaldeko plazan 20.00 Azken traka eta jaiei agurra. Hurrengo urtean gehiago eta pottolago!!!
|