Publizitatea
Bannerra
Herri #komunikAKZIOA bizkortzeko elkartuko gara! Gurekin etorriko? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2013/11/05

herrikomunikazioa
Urteak igaro dira disidentzia informatiboaren bidea ikuspegi herritarretik jorratzen hasi zenetik: eskuorriak, fanzinak, irrati libreak... Herritarrak beharren eta aukeren araberako tresnak eraikitzen joan dira bertsio ofiziala babesten duen harresian pitzadurak zabaltzeko asmo biziaz. Egun herri komunikazioa eraldaketa sozialerako baliatzen dugun kolektiboak ugariak gara, han eta hemen. Ikuspegi herrikoi batetik, geure bidea egiten jarraitzen dugu pairatzen dugun sistema zalantzan jarriz eta apurka-apurka, oztopoak oztopo gure marka propioak gaindituz...

Gure tresnak: herritarren parte-hartzea, elkarlana, egitasmoen arteko sareak, trukaketa... eta horri helduta animoso jarriatzen dugu aurrera! Azaroaren 23an, egun osoko egitaraua prestatu dugu Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean. Goizean zehar: "Herri KomunikAKZIOA jardunaldiak" izango ditugu, bestelako komunikazio egitasmo herrikoiekin eta herri mugimenduekin elkartu eta komuneko erronken gainean eztabaidatzeko. Eta atsalde eta gaua bitartean KomunikAKZIO jaialdian bat egingo dugu: herri bazkaria, poteo musikatua eta kontzertuak (Makabi eta Norte Apache).

Guztion artean zabalduko dugu herritarron bertsioa!! ...Gurekin etorriko?

Posiblea litzateke kontrainformazioari denon artean bultzada ematea? Normalean heltzen ez garen horiei gure mezua zabaltzea? Bakoitzak dituen baliabideak besteei eskaintzea? Denon arteko elkarlan sareak osatzea?

Gure iturriak herri mugimendukoak dira gehienetan. Gure lana aurrera eramateko, haiekiko elkarlana ezinbestekoa dugu, askotan kostata gauzatzen bada ere. Herri komunikabide eta herri mugimeherrikomunikazioanduen arteko hartu-emana sendotzeko baliabiderik badago?

Galdera hauei zein beste askori erantzuteko zuen ikuspuntua eta esperientzia ezinbestekoak dira. Besteekin partekatzea, eta, denon artean, elkarlanaren bidez, herri informazioari, kontrainformazioari, bultzadatxo bat ematea eta gure arteko lana sendotzea dute helburu jardunaldi hauek.

Hona hemen egitarau zehatza:

9.30-10.00: Harrera

10.00-12.00: Bi lan taldetan banatuta, ondoko gaiak eztabaidatuko ditugu:

-“Herri komunikabideen arteko sarea egokia eta posiblea da?”
-“Herri komunikabideen mezuak zelan zabaldu gizartean”. 

12.00-12.30: Hamaiketakoa.

12.30-14.30: Lan talde bakarra osatuko dugu.

-“Herri komunikabideen eta Herri mugimenduen arteko hartu-emana zelan sendotu”.

15.00: Herri bazkaria.

-6 euroan. Bertoko produktuak.

-Far Westeko Sudurgorriak taldeak alaiturik.

-Sarrerak ohiko tabernetan salgai eta Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidean.

18:00: Laburmetraien emanaldia + Kontzertua

Sagardolé (Barakaldo)

20.00: Bertso-poteo-kalejira Sestaon barrena, Enkarterriko bertsolariekin + DJ Iker (Barakaldo)

22.00: Kontzertuak: Makabi (Portugalete), Norte Apache (Sestao). Ostean, Buhameak Kolektib (Errekalde).

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.