Publizitatea
Bannerra
San Bizenteko auzoa jaiaz jantziko da ostiraletik aurrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/13

Sanbiko Jaiak

Urtarrilaren 16tik 25era San Bizenteko jaiak ospatuko dira. Ekimen kulturalez beteriko astea izango da eta jai giroa auzoko txoko guztiak bustiko ditu. Pregoia larunbatean izango bada ere, ostiralean lehenengo ekimenak izango ditugu besteak beste gaztetxean egongo diren kontzertuekin eta atari tabernako Folk sekzioarekin. Larunbatean 13:00etan pregoia izango da eliza plazan eta momentu horretatik aurrera jaiak ofizialki hasiko dira. Urtero bezala hamaika ekimen egongo dira horien artean garrantzia handia duten lehiaketa gastronomikoak: lehenengo igandean Putxerak eta bigarrenean tortilla eta bakailaoa.



aurtengo kartelaMusikak bere tokia izango du baita ere, aurten ere taberna ezberdinek kontzertuak egingo dituzte eta nola ez jai batzordeak antolatutakoak txosna gunean. Jaietako azken igandean urtarrilak 25 oso garrantzitsua den beste ekimen bat izango dugu: artisau eta nekazal azoka. Beti bezala jaiek adin guztientzako ekimenak izango ditu, horrela umeek ekimen asko izango dituzte Velazquez plazan. Hitzaldiek eta emanaldiek bere tokia izango dute horrela adibidez gaztetxean TTIP eta Fracking-ari buruzko hitzaldiak izango dira eta kultur etxean alpinismoari buruzko jardunaldiak. Hona hemen pasaden urtean egin genuen jarraipena.

Jaietako egitaraua:


Haurren margolan-lehiaketa Broker etxebizitza agentzian (Gernikako Arbola,38). Erruleta birarazi La Bodeguilla Quintinen eta La Cañan eta sari bat eskuratu ahal izango duzu. Aste osoan zehar, Gaztetxeko argazkigintza tailerreko argazki erakusketa auzoko tabernetan eta Gaztetxean bertan.

OSTIRALA 16

19:30 Udal musika bandak  kontzertua eskainiko digu Clara Campoamor Kultur Etxean.
22:00 Folk Session  ATARI Tabernan  LAGUNTASUNA euskal  folkor elkartearen eskutik
22:00 Kontzertua Velazquez Plazan. Makabi + Patrol Destroyers


LARUNBATA 17. GAZTE EGUNA

12:30 Katxarrada Batukadak San Bizenteko  kaleak  musikaz eta jai giroaz beteko ditu pregoia berotzeko.  
13:00  Pregoia San Bizenteko plazan.
13:30  Ikurrinari omenaldia San Bizenteko plazan.
13:30  Kaletan barrena ibiliko da Schola Cantorum Korala.
14:00 Txorizo banaketa  San Bizenteko  Plazan.
17:30 Puxki, Txurruski eta Mariski umeentzako ikuskizuna Velázquez Plazan.
18:30 Kalejira Hala Dziporekin auzoan zehar.
19:00 Herriko Gazte taldeen kontzertua Elizateko enparantzan. Hammer & Sure, E.H. 2000.
20:00 Euskal Erromeria tradizionala Laguntasuna dantza taldearen eskutik Velazquez plazan.
20:00 Txosnen irekiera
20:00 Kanta-paseoa. Hurbildu zaitezte Elizateko Plazara eta auzotik kantatzera! Hala Dzipo, Laguntasuna eta Schola Cantorum eskutik.
20:30 Kontzertua UNION SPORT  tabernan: Hawa AKA DJ LemmonHead, Rufoh Beatbox, OSW.One, Nizuri Tazuneri, Keltxo&Colombo.
20:30 Kontzertua Elexpuru plazatxoan. Getaria Tabernak antolatuta: Meibi y los vietnamitas blancos
21:00 Kontzertua San Bizente garagardotegian
23:00 Hip-Hop & Elektronik Gaua San Bizenteko Parkean: Machine Playerz, Suaia eta Lahaine.


GAZTE EGUNA EGITARAUA

12.00 Batukada.
13:00 Pregoia.
13:30 Ikurrinari homenaldia. Honen ostean, paseoa batukadarekin.
15:00 Bazkari gaztea.
17:00 Antikontsumismo dinamikak.
18:30 Trivial jolasa.
20:30 Brindisa Makauenen txoznan.


IGANDEA 18

09:30  Ekarri behar duzun eltzeteria San Bizenteko parkera, putxera-lehiaketan parte hartu ahal izateko.
11:00-14:00 Esku pilota partidak Eguzkiagirre frontoian: umetxoak, umeak, kadeteak eta gazteak. Gure Kirola Pilotazale Elkarteak antolatuta.
12:00  Laguntasunako TXISTULARIEN eta LUTXANAKO DULTZAINEROEN  KALEJIRA.
12:00 TXIKI-TXOKO  eta puzgarriak Velazquez plazan.
12:30 Jakin ala ez jakin?
13:00 Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, Laguntasuna, Danetarako Danok). Elizateko Plazan.
13:30  Guztion artean San Bizente EUSKAHALDUN bihurtuko dugu!!! Etorri Korrika 19ren aldeko argazki erraldoian parte hartzera!!! Parkeko Kioskoan.
14:30  Putxerak aurkezteko ordua. Nork irabaziko  ote du? Sari bereziak  ATSEGIA okindegiaren eskuz.
15:00  Herri bazkaria San Bizenteko parkean.
16:30  Abeltxuriak, betiko kantak San Bizenteko parkean.
16:30 Tute Txapelketa La Bodeguilla Quintin tabernan.
17:00  Igel txapelketa UNION SPORT  tabernan.
17:00 TXOTXONGILOAK Aitzolekin. Velazquez plazan.
18:00  Txitxarrillo San Bizenteko plazan Galea Orchestra taldearen eskutik.
18:30 Kontzertua San Bizenteko Parkean: Los Guiltys.


ASTELEHENA 19

19:30  Hitzaldia Gaztetxean: TTIP, BGA eta Euskal Herriko TTIP-aren Aurkako Plataformaren eskutik.
19:30 “Tras las momias incas: volcán Llullaillaco” Isabel Garcia eta Roberto Rodrigoren IKUS-ENTZUNEZKOA  eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. Clara Campoamor - Clara Campoamor Kultur Etxean.


ASTEARTEA 20

18:00  MARIPILI  Ipuinkontalaria, Clara Campoamor Kultur Etxean.
18:30 Esku-pilotaren pilotagintza Tailerra, Gure Kirola pilotazale Elkartearen eskutik, Gaztetxean.
19:00  Gin-tonic tailerra, San Bizenteko Kultur Etxeko kafetegian.
19:30  Hitzaldia: Dispertsioa, ixilarazitako sufrimendua, Clara Campoamor Kultur Etxean.
19:30 “Los pioneros vascos y sus primeras expediciones” Iñaki Garciaren IKUS-ENTZUNEZKOA  eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. Clara Campoamor Kultur Etxean.
19:30 Hala Dziporen fanfarrea auzotik.


ASTEAZKENA 21

17:30  Familia giroan euskaraz “Bi ahuntzak” ipuin kontaketa eta txotxongilo tailerra. 3-7 urte bitarteko haurrentzat eta bere gurasoentzat. Sasiburu Kultur Elkartearen eskutik.
18:30  Zumba- Elizateko Plazan.
19:00  Bizkaian eskuz eginiko garagardoen inguruko hitzaldia eta dastaketa, Clara Campoamor Kultur Etxean.
19:30 “Montañas y volcanes de Centroamérica” Christian I. Rodríguezen IKUS-ENTZUNEZKOA  eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. Clara Campoamor Kultur Etxean.
19:30  Hala Dziporen Koroa tabernaz taberna ibiliko da giroa berotuz.

OSTEGUNA 22. SAN BIZENTE eguna. PINTXO eguna

Egun osoan zehar, pintxo-potea Azimut, El Pasaje, Gran Parada, La Cata, Leizea, Eugenio eta Dastaleku tabernetan. Pintxo lehiaketa Atari, Azimut, La Cata, Gran Parada, Leizea, Gotzone, Getaria, Eugenio eta Dastaleku tabernetan. Etorri San Bizente eguna ederki ospatzera!!!

12:30 OHOREZKO TXISTULARIAK meza ondoren. Barakaldoko Udal Txistu Banda.
14:30 Putxera musikala Getaria tabernan
18:00 Txokolatada eta karaokea Errekatxu kaleko plazatxoan. CORRECAMINOS haurrentzako modak, LAURA Ileapaindegiak eta GALO Interioresek antolatuta.
18:30 Eskuetarako takoak (babesak) prestatzea, Gure Kirola pilotazale Elkartearen eskutik, Gaztetxean.
19:30 Hitzaldia: Fracking-a. BGA eta Eguzkiren eskutik, Gaztetxean.
19:30 EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! Euskara kalera atera eta PINTXO DASTAKETAra etorri Sasiburu kultur elkarteak eta Barakaldoko Berbalagunak Martxoak 8 enparantzan egiten duten oturuntzara.
19:30 “Georgia del Sur: tras las huellas del Shackelton”  Juanjo San Sebastianen  IKUS-ENTZUNEZKOA  eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. Clara Campoamor Kultur Etxean.
20:00 MUSIKA RUMBEROA  Pasajeros Sin Billete taldearekin, San Bizente garagardotegian.

OSTIRALA 23 MOZORRO EGUNA.

III. TABERNA GIROTZEKO LEHIAKETA. GAIA: MUNDUKO KULTURAK asteburu osoan zehar: El Pasaje, Txokala, Bazter eta Getaria.

18:00 Bat, bi, hiru… festa! Pailasoak Velazquez Plazan
18:00 Urdaiazpiko dastaketa URSULA lentzerian.
18:00 TABLET baten zozketa haurren margolan-lehiaketan parte hartu duten guztion artean. Broker etxebizitza agentzian (Gernikako Arbola,38).
18:30 Grafitti Erakusketa Gaztetxean.
19:30 “Acariciando las nubes”  Javier Beristainen IKUS-ENTZUNEZKOA  eta SOLASALDIA Barakaldoko mendi taldearen ALPINASTEA Mendi jardunaldien barruan. Clara Campoamor Kultur Etxean.
19:30 Dantza paseoa Hala Dziporekin auzoan zehar.
19:30 Ardoa Barrura Fanfarrea auzoko kaleak girotuko ditu.
19:30 Kontzertua umeentzat eta helduentzat Elexpuru plazatxoan, Getaria tabernak antolatuta eta Miriam Musika Eskolaren eskutik.
20:00 LAGUN ARTEAN KANTARI. Eztarriak berotu eta ekin kantuari auzotik.
20:00 Rally-paseoa Jai Batzordeko txosnatik hasita.
20:30 Schola Cantorum-en eta Areetako Zozoak Abesbatzaren (gonbidatuta) kantaldia Elizan.
22:00 Bertso-afaria SAN BIZENTE GARAGARDOTEGIAN. Kilika Bertso Eskolak antolatuta, SUSTRAI COLINA eta ALAIA MARTINekin. Erosi txartelak AEK-n.
22:00 ROCK Jaialdia: Varapalo, Guda Dantza eta Txapel Punk


LARUNBATA 24

10:00-15:00 Trueke eta bigarren eskuko azoka Elizateko Enparantzan.
10:00 Futbito Txapelketa Alkartu ikastolan.
12:00 TXIKI-TXOKO: Gaztelu puzgarria eta tailerrak Velazquez Plazan.
12:00 TIRAGOMAS Lehiaketa Getaria taberna ondoan.
18:30 Ping-pong txapelketa eta pintxo-potea Gaztetxean.
18:30 Dantza eta musika emanaldia Laguntasunak antolatua.
19:30 Elizateko plazan hasita Laguntasunako fanfarre haundia eta txistularien kalejira.
20.00 Kontzertua Velazquez Plazan: Sagardolé
20:00 Herriko taldeen kontzertua garagardotegiak antolatuta.
20:30 Kontzertua Elexpuru plazatxoan Getaria tabernak antolatuta: Los Guiltys
23:00 Erromeria IZERDI GORRIA taldearekin San Bizenteko parkean.
00:30  Danborrada auzoan zehar. Ekarri zure soinu tresna berezia, entzun gaitzatela udaletxetik, jaiak dagoeneko pil-pilean daude zalantza izpirik gabe!!
00:30 BingoaTxosnetan Iretargiren eskutik.

IGANDEA 25. AZOKA EGUNA

10:00 Nekazaritza eta artisautza azoka San Bizenteko parkean.
10:00 Tortilla eta bakailao txapelketa San Bizenteko parkean.
11:00 Barakaldoko Udal Txistu Banda auzoan zehar
12:00 Ohorezko txupina.
12:00  “No hay pan para tanto txorizo”, IV. txorizo banaketa Berri-Otxoaren eskutik Elexpuru Plazatxoan
12.30 Elizateko Aurreskua San Bizenteko Plazan.
13:00 Laguntasunako  Fanfarre gaztea eta erraldoiak auzoan zehar jira eta jira ibiliko dira.
13:00 Harrizulatzaileek  ikuskizun ikusgarri eta berezia egingo dute San Bizenteko parkean.
14:00 Nekazal eta artisautza produktuz betetako otarraren zozketa, Parkeko eszenatokian.
14:30  Bakailaoa eta tortillak aurkezteko ordua.
14:45  Sari banaketa San Bizenteko parkean.
15:00  Herri bazkaria San Bizenteko parkean.
16.30 Lupita La Ingrata y El Tierno Desaborio San Bizenteko Parkean.
17:30 Mus txapelketa AZIMUT tabernan.
18:00  Txitxarrilloa Los Palmeras taldearen eskutik Elizateko plazan.
20:00  Azken traka eta jaiei agurra. Hurrengo urtean gehiago eta pottolago!!!

Astelehena 26

Egun osoan zehar prezio bereziak barraketan.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.