Zuazo eskubaloi taldeak Saguntonen (Valentzia) hasiko du liga ostiral honetan Morvedre eskubaloi taldearen aurka Inprimatu
2018/09/07

Asteazkenean lehen taldea aurkeztu baitzuen, ostiral honetan Zuazok ligari hasiera emango dio. Ligako lehenengo partidua Barakaldotik urrun jokatuko du, Valentziako Sagunto herrian Morvedre eskubaloi taldearen aurka. Valentziarrak igo berriak diren arren partidua ez da erreza izango inondik inora Zuazorentzat. Barakaldarrek lehenengo garaipena eskuratu nai izango dute, liga ondo hasi eta etxean jokatuko duten kopa heltzerakoan ligako lanak eginda edukitzeko. Partidua arratsaldeko 21:00etatik aurrera jokatuko da eta Teledeporte kateak zuzenean eskainiko du.