Zuazok garaipena lortu zuen Castellónen baina Amaia González larriki lesionatu zen Inprimatu
2018/09/24

Amaia

Pasaden larunbatean Zuazok Castellónen jokatu zuen ligako hirugarren jardunaldia Balonmano Castelló taldearen aurka. Zuazotarrek garaipena eskuratu zuten (26-31). Zuazok lan handia egin behar izan zuen eta partidua azken minutuak arte ez zen erabaki, castelloarrek egindako partiduaren ondorioz. Baina partiduak albiste txarra ekarri zuen Zuazorentzat, Amaia Gonzálezek larriki lesionatu zelako. Amaiak min hartu zuen ustekabeko jokaldi batean eta ebakuntza egin beharko diote. Sendatze prozesuaren ondorioz 6 hilabete egon beharko da jokatu barik.