Ausarta Barakaldo ESTk, Lauro ikastolaren txapelketa jokatuko du asteburuan Inprimatu
2018/09/26

Lauro ikastola

Ausarta Barakaldo ESTk, aurredenboraldia itxiko du datorren asteburuan Loiun Lauro txapelketan. Txapelketa hau posiblea izan da, Barakaldoko saskibaloi taldea eta ikastolaren arteko elkarlanari esker. Bertan barakaldarrekin batera: BaraƱaingo Lagunak Sernaman, Donostiako Bera Bera eta Torrelavegako La Paz taldeak arituko dira. Final erdiak larunbatean jokatuko dira. Lehenengoa 17:30ean jokatuko da Bera Bera eta Lagunaken artean. Bigarrenean Ausarta Barakaldo EST eta La Paz Torrelavega jokatuko dute 19:45tatik aurrera. Igande goizean finala jokatuko da eguerdiko 12:30tatik aurrera. Aldez aurretik 3. eta 4.postuetarako partidua jokatuko da.

alt=""

Kartela