Zuazo eskubaloi taldeak etxeko lehenengo garaipena bilatuko du Rocasa Canariasen aurka Inprimatu
2018/10/05

Pasaden urteko irudia

Zuazo eskubaloi taldea Lasesarren jokatuko du larunbat honetan 19:30tatik aurrera, Rocasa Canarias taldearen aurka, pasaden asteko etenaldiaren ondoren. Bi taldeek puntu berdinak dauzkate baina kanariarrek partidu bat gutxiago jokatu dute, aurreko jardunaldikoa atzeratu baitute. Kanariarrek, jokatu dituzten bi partiduetan garaipena lortu dute. Zuazotarrek bi partidu irabazi eta etxean jokatutako bakarra galdu zuten, bigarren jardunaldian. Beraz gogotsu aterako dira kantxara, garaipenaren bila.