Zuazo eskubaloi taldea garaipenaren atean geratu zen berriz ere Inprimatu
2018/11/10

Zuazo

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrarekin jarraitzen du, atzo 5.partidua jarraian galdu ondoren Elcheren aurka, berriz ere puntu bakarreko aldearekin (23-24). Lehenengo zatian barakaldarrak indartsu atera ziren eta abantaila zabaltzea lortu zuten baina atsedenaldira heldu baino lehen Elchek partidua berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian Elchek aldea zabaltzea lortu zuen baina Zuazok erreakzionatu zuen eta azken minutuetan partidua berdindu zen. Zuazok dena eman zuen azken minutu horietan, jendearen laguntzarekin (800 ikusle hurbildu ziren Lasesarrera) baina garaipena ihes egin zuen berriz ere. Datorren astean CH Canyamelar Valenciaren aurka jokatuko dute Valentziar Herrialdean, azken partidua izango dena Europako txapelketaren ondorioz egongo de etenaldia baino lehen.