Publizitatea
Bannerra
Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen La Salleren aurka (79-45) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/11

Bera Beraren aurkako porrotaren ondoren, Ausarta Barakaldo EST garaipenaren bila atera zen atzo Bilboko La Salleren aurka. Barakaldarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuten lehenengo minutuetatik eta atsedenaldian partidua ia erabakita utzi zuten. Bigarren zatian bide beretik jarraitu zuten indartsu, defentsan eta erasoan. Gauzak horrela garaipena etxean geratu zen 79-45 eta Ausarta Barakaldo EST borrokan jarraitzen du sailkapeneko lehenengo postuetan.

Beste alde batetik esan aipatu beharra dago partidu berezia izan zela bi jokalarirentzat. Alde batetik Ausarta Barakaldo ESTko Bella Swan jokalariarentzat, Barakaldon jokatu duen azken partidua izan zelako, ostegunean etxera bueltatuko baita. Taldekideek eta ikuslegoak azken minutuetan klubari egindako ekarpena eskertu zioten. Gainera MVP saria eskuratu zuen. Beste protagonista Angie Echevarría izan zen orain La Sallen jokatzen ari dena. Urte askotan Ausarta Barakaldo ESTn jokatu du eta atzokoan etxera itzuli zen. Momentu bereziak bizi izan zuten Angiek eta bere kide ohiek.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.