Txileko emakumezkoen saskibaloi jokalari hoberenaren saria eman diote Cata Abuyeresi Inprimatu
2018/11/22

Txileko kirol kazetariek 2018ko kirolari hoberenen sariak nortzuk eramango dituzte iragarri dute. Urtero ematen duten saria da, kirol ezberdinetan haritzen diren kirolarien lana aitortzeko. Emakumezkoen saskibaloi atalean sariduna Ausarta Barakaldo ESTko Catalina Abuyeres izan da. Aurtengoa Barakaldon jokatzen duen hirugarren denboraldia da Catarentzat eta udan Txilen haritu zen jokatzen baita ere. Gainera udan bere selekzioan Hego Amerikako Cochabamba 2018 jokoetan eta Hegoamerikako txapelketan haritu zen. Sari honekin urte honetan egin duen lana aitortu diote.