Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen Lagunak Sermanen aurka, Bea Torresen itzuleran Inprimatu
2018/11/26

Ausarta Barakaldo ESTk ligako 8.jardunaldia jokatu zuen atzo Lagunak Sermanen aurka, garaipen berri bat eskuratuz 73-39. Barakaldarren nagusitasuna erabatekoa izan zen, batez ere lehenengo zatian. Bigarrenean erritmoa pixka bat jaitsi bazuten ere, partidua kontrolpean izan zuten momentu oro. Garaipen honen ondoren, Ausarta Barakaldo EST lidergoan mantentzen da, Loiola Indautxurekin batera. Atzokoa partidu berezia izan zen Bea Torresentzat kantxetara bueltatu baitzen, apirilaren 17an izan zuen lesio larriaren ondoren. Hainbat minutu jokatu zituen eta gainera partiduko MVPa eraman zuen. Argazkiak hemen.