Barakaldoko Zirkodomoa proiektua jaio egin da Bagatzan Inprimatu
2018/12/18

Malas Companias konpainiak Zirkodomoa proiektua martxan jarri du Bagatzan. Espazio berri hau, Beurko institutoaren ondoan egongo den domo bat da: zirkua, antzerkia… bultzatzeko. Bertan zirku ikastaroak eta emanaldiak eskainiko dira. Gabonetara begira programazio berezia prestatu dute Barakaldoko udalaren laguntzarekin. Goizetan haurrentzako zirku tailerra egongo da 11:30etatik 13:30etara. Arratsaldeetan Malas Companias konpainiak prestatu duten Prozak ikuskisun berria eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Ikuskizunaren estreinaldia abenduaren 20an izango da. Sarrerek 8 euro balioko dute eta bi modu egongo dira eskuratzeko. Lehenengoa zirkodomoaren web orrialdean eta bigarrena emanaldiak baino ordu bat lehenago txartel-leihatilan.

alt=""