Barakaldok eta Gernikak bat egin dute Bizkaiko eta Euskal Herriko saskibaloiaren alde Inprimatu
2019/02/09

Aste honetan Barakaldo EST, Dosa Salesianos, Boskozaleak eta Gernikako Loinet saskibaloi taldeek, hitzarmen bat sinatu dute saskibaloia bultzatzeko, Bizkaian eta Euskal Herrian orokorrean. Barakaldoko taldeek hilabeteak daramatzate elkarlanean Barakaldoko saskibaloia bultzatuz. Aldi berean Gernika eta Barakaldo ESTk bide berdinean egon dira. Oraingoan lau klubek bat egitea erabaki dute. Hitzarmen honen helburua lau taldeen artean sinergiak sortzea da: jokalarien zein entrenatzaileen formakuntzan sakontzeko eta taldeak bultzatzeko. Lau taldeek modu positiboan baloratu dute hitzarmena. Gerardo Candina Gernikako presidenteak nabarmendu du, borondatea dagoenean erresa dela adostasunak lortzea helburu komun baten alde. Barakaldoko taldeek gehitu dute, garrantzitsua izango dela kluben hazkunderako eta formakuntzan hobetzeko.

 

alt=""