“Grabando sobre la lluvia” izan zen Barakaldoko XXX.inauteri jaitsieraren irabazlea Inprimatu
2019/03/04

Asteburu honetan, Barakaldoko inauteriak ospatu dira. Ekimenen artean, nagusiena larunbateko koadrilen jaitsiera izan zen. 23 koadrila eman zuten izena, milaka izan ziren ibilbide osoan zehar bazterretara hurbildu zirenak. Beti bezala gai ugari landu zituzten koadrila ezberdinak: Toy Story, Super Mario Bros, musikaren historia, hipika, gizartearen aro ezberdinak… besteak beste. Jaitsiera San Bizenteko parketik hasi zen. Gernikako arbola eta foruen etorbidea zeharkatu ondoren herriko plazara heldu ziren. Lehiaketaren irabazleak, “Grabando sobre la lluvia” koadrila izan ziren.

alt=""

Inauterien ospakizunak goizean hasi ziren, Arrontegik urtero ospatzen duen pedidarekin. Ainara asi taldeko kideak eta ehunka auzotarrekin batera, auzo osoa zeharkatu zuten, etxeetatik botatzen ziren: gailetak, turroia, txokolatea biltzen… Kale animazioa presente egon zen baita ere batukada talde eta txaranga batekin. Auzo osoan zehar ibili eta gero begi plazara heldu ziren bildutakoaren parte bat, umeen artean banatu zuten.

alt=""