Zirkodomoaren eskolak eskaintza zabala izango du ikasturte berriari begira Inprimatu
2019/08/28

Martxan da iada Zirkodomaren zirko eskolan izena emateko matrikulazio kanpaina. Eskaintza zabala aurkituko dugu, adin guztientzat eta zirkoko disziplina ezberdinak lantzeko: akrobaziak, zirkomotrizitatea, aereoak, klown-a, dantza garaikidea… Zirko eskolaren bitartez, Zirkodomoko kideek helburu ugari dauzkate, besteak beste zirkoa jendearengan hurbildu eta dakitena konpartitzea. Izena emateko beraien web orrialdean sartu beharko gara (www.zirkodomoa.eus) eta bertan izango dugu aukera. Matrikulazio kanpainaren harira, zirkodomora hurbildu gara zirko eskola ezagutzeko eta barruan aurkituko duzue egin dugun erreportajea.

alt=""

Kartela