Paules Saskibaloi taldeak 50.urteurrena ospatuko du denboraldi honetan Inprimatu
2019/09/04

Denboraldi honetan, Barakaldoko Paules saskibaloi klubak 50 urte beteko ditu. Urtemuga hau ospatzeko, egitaraua berezia prestatu dute denboraldi osorako. Lehenengo ekimena Irailean izango da, urtero egiten duten Zazpe txapelketarekin (emakume zein gizonentzat) eta kluba osatzen dituzten 23 taldeen aurkezpena egiteko erabiliko da. Lehenengo ekimen hau aparte, ekimen ugari egingo dituzte urte osoan zehar: gala bat, saskibaloiari buruzko egun berezia, herri bazkari bat, 3x3 txapelketa bat Bagatzako jaietan… Datak hurbildu ahala, zehaztasun gehiago ematen joango dira.

< Aurrekoa   Hurrengoa >