Zuazok Bera Beraren aurkako derbyarekin hasiera emango dio ligari Inprimatu
2019/09/06

Artxiboko irudia

Asteburu honetan hasiko da liga Zuazo eskubaloi taldearentzat eta partidu berezi batekin izango da: Bera Beraren aurkako euskal derbya. Aurkari zaila tokatu zaie barakaldarrei, Bera Bera liga irabazteko hautagai zuzena baita. Partidua bihar jokatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera Donostiako Bidebieta polikiroldegian. Zuazok aldaketa gutxi ditu pasaden denboraldiarekin konparatuta, honek dakarren abantaila nagusia zera da: jokalari gehienak elkar ezagutzen direla. Barakaldarrak ondo hasi beharko dute denboraldia, goiko postuetan egon nahi badu eta arriskuak urrun egon daitezen, are gehiago liga motzagoa eta talde gutxiagorekin izango dela kontuan izanda.