Publizitatea
Bannerra
HGB Ausarta Barakaldo ESTk lehenengo garaipena lortu du Celta Zorka liderraren aurka, Vilma Kesänen-ek azken segundoan sartutako saskiari esker (53-51) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/11/03

HGB Ausarta Barakaldo ESTk, partidu zaila zeukan aste honetan: liderra zen Celta Zorka. Honi gehitu behar diogu, garaipenik gabe heldu dela partidu honetara. Baina barakaldarrak dena ematera atera dira pistara eta lehenengo momentutik borrokatu dute etsi gabe. Celta Zorka aurretik joan da partidu osoan zehar baina barakaldarrek eutsi dute. Galiziarrek abantaila garrantzitsuak lortu duten bakoitzean, etxekoek ez dituzte besoan jaitsi eta bizirik heldu dira azken minutuetara.

Gauzak horrela azken segundoan Vilma Kesänen-ek garaipenaren saskia lortu du, Marta Perezen kontraeraso baten ondoren (53-51). HGB Ausarta Barakaldo EST-k Madrilen jokatuko du hurrengo partidua, Pozueloren aurka. Garrantzitsua izango da garaipena Barakaldora ekartzea, Pozuelo aurkari zuzena baita kategoria mantentzeko.

Beste alde batetik Euskal Herriko gainontzeko taldeei dagokienez, lehenengo multzo honetan emaitzak onak izan dira. Ibaizabalek garaipena eskuratu du Laboratorios Vnsadiet Leganes-en aurka 76-66 eta liderra da, partidu guztiak irabazi eta Celta Zorkaren porrotaren ondoren. Gipuzkoa aldean Añares Rioja ISB-k (Iraurgi) partidua irabazi du modu garbi batean Pozueloren aurka (93-58). Beste multzoan berriak ez dira onak; Osés Construcción Ardoi-k Granadan galdu baitu Grupo Hafesa Raca Granada taldearen aurka (57-49).

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.