Publizitatea
Bannerra
Kultura
Garaipen sendo batekin bukatu du Ausarta Barakaldo ESTk ligako lehenengo itzulia (48-107) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/27

Ausarta Barakaldo ESTk itxi zuen ligako lehenengo itzulia  Errioxan San Ignacio taldearen aurka eskuratutako garaipen biribil batekin (48-107). Lehenengo laurdenean partidua nahiko berdindua egon zen. Bigarrenean barakaldarrek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten eta bideratuta utzi zuten partidua. Bigarren zatian Ausarta Barakaldo ESTk intentsitate berdinarekin jarraitu zuen, emaitzan ikusi zenez. Gauzak honela Ausarta Barakaldo ESTk lehenengo postuan bukatu du lehenengo itzulia, partidu guztiak irabazita bat izan ezik, Donostian galdu zutena Bera Beraren aurka.

 
Ausarta Barakaldo ESTk atzean utzi du EASO, landutako garaipen bati esker PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/14

Atzokoan partidu garrantzitsua jokatu zuten Ausarta Barakaldo EST eta EASO, Donostiako Antigua auzoan, aurkari zuzenak baitziren ligako lehen postuagatik borrokatzeko, sailkapeneko lehenengo bi taldeak zirelako. Azkenean garaipena Barakaldora etorri zen (68-88) baina barakaldarrak lan handia egin behar izan zuten partidua eramateko. Lehenengo minutuetan abantaila handia zabaltzea lortu zuten baina minutuak aurrera joan ahala Easok hurbiltzen joan zen markagailuan. Partidu osoan zehar intentsitate handia egon zen. Ausarta Barakaldo EST aldea zabaltzea lortzen zuenean donostiarrek erreakzionatzen zuten eta markagailua estutzen zuten. Ala ere azken minutuetan barakaldarrek nagusitasun handiagoa erakutsi zuten eta garaipena etxera eramatea lortu zuten. Gauzak horrela Ausarta Barakaldo ESTk lidergoa sendotu zuen eta datorren astean aurkari zuzena ere den Loiola Indautxuren bisita jasoko du Lasesarren.

 
La Kontra taldeak hirugarren lana argitaratuko du urtarrilaren 18an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/02

La Kontrak, taldearen izenburua eramango duen, lan berria argitaratuko du urtarrilaren 18an. Taldeak argitaratuko duen hirugarren diskoa izango da: "Siente el Miedo" (2016) y "SI VIS PACEM I" (2017) lanak argitaratu ondoren. Lanaren ekoizpena Chromaticity Studios Asua estudioan egin dute Pedro J.Monge eta Aitor Ruiz ekoizleekin. Disko berri honek 11 abesti izango ditu eta aurrerapen moduan, “Detras de la Pared” bideoklipa grabatu eta zabaldu dute. Abesti berri honen bitartez, indarkeria matxista salatu dute.

 
Lutxanatarrek mendian eman diote ongi etorria urte berriari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/01

Urtero lez Lutxanatarrek mendi martxa egin dute Tun Tun mendira, urtarrilaren 1 honetan. Ohikoa da Lutxanan urte berriari ongi etorria ematea, auzoko mendira igotzen. Eguraldi lagun izan dute eta adin ezberdinetako auzotarrak animatu dira mendi irteeran parte hartzera.

 
Lutxanako mendi taldeak urteko lehenengo txangoa egingo du bihar Tun Tun mendira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/31

Lutxanako alpino-mendi taldeak, Tun Tunera igoko da bihar, urte berriari ongi etorria emateko urtero egiten duen bezala. Hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute, Lutxanako Zopinpa Irratian.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 203.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.