Publizitatea
Bannerra
Kultura
Lutxanako mendi taldeak urteko lehenengo txangoa egingo du bihar Tun Tun mendira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/31

Lutxanako alpino-mendi taldeak, Tun Tunera igoko da bihar, urte berriari ongi etorria emateko urtero egiten duen bezala. Hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute, Lutxanako Zopinpa Irratian.

 
Zuazo eta Bera Bera eskubaloi taldeek derbya jokatuko dute bihar Lasesarren PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/29

Bihar igandea, Zuazo eskubaloi taldeak 11.jardunaldia jokatuko du Lasesarren, ligako beste talde euskaldunaren aurka: Bera Bera. Partida zaila bada ere, barakaldarrak garaipenaren bila irten beharko dira beheko postuetatik aldendu ahal izateko. Etenaldia baino lehen jokatutako azken partiduan bolada txarrari bukaera ematea lortu zuten garaipen batekin, eta atsedenaldiaren ondoren pasaden asteburuan berdinketa eskuratu zuten. Bera Berak goiko postuetan jarraitzen du eta garaipena eskuratu nahi izango du lidergora hurbiltzeko helburuarekin. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da eta polikiroldegira ezin izango direnak joan, ETB izango dute aukera ikusteko.

 
Barakaldoko Zirkodomoa proiektua jaio egin da Bagatzan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/18

Malas Companias konpainiak Zirkodomoa proiektua martxan jarri du Bagatzan. Espazio berri hau, Beurko institutoaren ondoan egongo den domo bat da: zirkua, antzerkia… bultzatzeko. Bertan zirku ikastaroak eta emanaldiak eskainiko dira. Gabonetara begira programazio berezia prestatu dute Barakaldoko udalaren laguntzarekin. Goizetan haurrentzako zirku tailerra egongo da 11:30etatik 13:30etara. Arratsaldeetan Malas Companias konpainiak prestatu duten Prozak ikuskisun berria eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Ikuskizunaren estreinaldia abenduaren 20an izango da. Sarrerek 8 euro balioko dute eta bi modu egongo dira eskuratzeko. Lehenengoa zirkodomoaren web orrialdean eta bigarrena emanaldiak baino ordu bat lehenago txartel-leihatilan.

 
Ane Larrinaga eta Faith Ihim lehenengo mailako All Star jokatzeko hautatuak izan dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/09

Abenduaren 29an saskibaloiko lehen mailako All Star jokatuko da Durango. Selekzioak egiteari begira bi konfederazio osatu dituzte. Mendebaldekoan Bizkaiko taldeekin batera Errioxako taldeetan haritzen diren jokalariak izango ditugun. Ekialdekoan aldiz, Hego Euskal Herriko gainontzeko herrialdeak egongo dira ordezkatuak. Bi jokatuko duten Ausarta Barakaldo ESTko kideak: Ane Larrinaga eta Faith Ihim. Partidua Landako polikiroldegian jokatuko da arratsaldeko 19:30ean. All Starrak mutilen partidua izango du baita ere, 17:00etan jokatuko dena.

 
Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen Lagunak Sermanen aurka, Bea Torresen itzuleran PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/26

Ausarta Barakaldo ESTk ligako 8.jardunaldia jokatu zuen atzo Lagunak Sermanen aurka, garaipen berri bat eskuratuz 73-39. Barakaldarren nagusitasuna erabatekoa izan zen, batez ere lehenengo zatian. Bigarrenean erritmoa pixka bat jaitsi bazuten ere, partidua kontrolpean izan zuten momentu oro. Garaipen honen ondoren, Ausarta Barakaldo EST lidergoan mantentzen da, Loiola Indautxurekin batera. Atzokoa partidu berezia izan zen Bea Torresentzat kantxetara bueltatu baitzen, apirilaren 17an izan zuen lesio larriaren ondoren. Hainbat minutu jokatu zituen eta gainera partiduko MVPa eraman zuen. Argazkiak hemen.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6-orrietatik 204.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.