2019/11/03 |

HGB Ausarta Barakaldo ESTk, partidu zaila zeukan aste honetan: liderra zen Celta Zorka. Honi gehitu behar diogu, garaipenik gabe heldu dela partidu honetara. Baina barakaldarrak dena ematera atera dira pistara eta lehenengo momentutik borrokatu dute etsi gabe. Celta Zorka aurretik joan da partidu osoan zehar baina barakaldarrek eutsi dute. Galiziarrek abantaila garrantzitsuak lortu duten bakoitzean, etxekoek ez dituzte besoan jaitsi eta bizirik heldu dira azken minutuetara.
|
|
2019/11/03 |

Zuazo eskubaloi taldeak Malagaren aurka galdu zuen larunbatean (25-26). Lehenengo zatian zuazotarrek ondo jokatu zuten eta 3 goleko abantailarekin joan ziren atsedenaldira (15-22). Bigarren zatian Malagak buelta eman zion markagailuari. Azken segundoa arte borrokatu bazuten ere, barakaldarrek ezin izan zuten garaipena eskuratu. Gauzak horrela Zuazo sailkapeneko azken aurreko postuan dago 2 punturekin. Hurrengo jardunaldian Galizan jokatuko dute Guardesen aurka.
|
2019/10/29 |

Kikaratean espazioak egitarau zabala prestatu du Azaroa eta Abendurako, ekitaldi kultural ezberdinekin. Azaroaren 7an Gorka Fernandezek bere liburuaren aurkezpena egingo du: “Aprende y Disfruta”, 20:15tatik aurrera. Zazpi egun beranduago, Eneko Maishak bere disko berria aurkeztuko du. Lehenengo data hauez aparte gauza gehiago izango ditugu: jardunaldiak, kontzertuak, aurkezpen gehiago… Berriaren barruko partean egitaraua osoa topatuko duzue.
|
2019/10/23 |

Laguntasuna dantza taldeak 70 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko asteburu berezia prestatu du, urriaren 26 eta 27rako. Larunbatean dantza taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako dantzariak bilduko dira emanaldi berezia eskaintzeko. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da eliza plazan. Euria egingo balu, emanaldia Alkartu ikastolan izango da. Iganderako aldiz musika eta kantu eguna egingo dute, Laguntasunatik pasa diren musikari ezberdinak batuz, gaur egungoak zein ohiak. Gainera hainbat gonbidatu etorriko dira kanpotik.
|
2019/10/21 |

Atzo HGB Ausarta Barakaldo EST-ek Liga Femenina 2ko 3.jardunaldia jokatu zuen Lasesarren, Galizako AD Cortegadaren aurka. Barakaldarrek ezin izan zuten ligako lehenengo garaipena eskuratu, garaipena Galizara joan baitzen 65-84 emaitzarekin. Lehenengo laurdenean barakaldarrak oso ondo sartu ziren partidura eta abantaila onak eskuratu zituen. Baina hortik aurrera izandako hainbat akatsek, defentsan zein erasoan, talde barakaldarra zigortu zituen. Azken laurdenean HGB Ausarta Barakaldo ESTk partiduari buelta ematen saiatu zen. Lehenengo minutuetan hurbildu baitziren ere, AD Cortegadak partiduari azken kolpea ematea lortu zuen.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1-orrietatik 204.a |