Publizitatea
Bannerra
Kultura
Txileko emakumezkoen saskibaloi jokalari hoberenaren saria eman diote Cata Abuyeresi PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/22

Txileko kirol kazetariek 2018ko kirolari hoberenen sariak nortzuk eramango dituzte iragarri dute. Urtero ematen duten saria da, kirol ezberdinetan haritzen diren kirolarien lana aitortzeko. Emakumezkoen saskibaloi atalean sariduna Ausarta Barakaldo ESTko Catalina Abuyeres izan da. Aurtengoa Barakaldon jokatzen duen hirugarren denboraldia da Catarentzat eta udan Txilen haritu zen jokatzen baita ere. Gainera udan bere selekzioan Hego Amerikako Cochabamba 2018 jokoetan eta Hegoamerikako txapelketan haritu zen. Sari honekin urte honetan egin duen lana aitortu diote.

 
Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat eskuratu zuen La Salleren aurka (79-45) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/11

Bera Beraren aurkako porrotaren ondoren, Ausarta Barakaldo EST garaipenaren bila atera zen atzo Bilboko La Salleren aurka. Barakaldarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuten lehenengo minutuetatik eta atsedenaldian partidua ia erabakita utzi zuten. Bigarren zatian bide beretik jarraitu zuten indartsu, defentsan eta erasoan. Gauzak horrela garaipena etxean geratu zen 79-45 eta Ausarta Barakaldo EST borrokan jarraitzen du sailkapeneko lehenengo postuetan.

 
Errekaortuk arrantzale eguna ospatu zuen atzo PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/11

Errekaortuko jai batzordeak antolatuta, atzo auzotarrak kalera atera ziren arrantzale eguna ospatzea. Egun osoko egitaraua presatu zuten. Eguna umeentzako jolasekin hasi zen. Etxeko txikienak aintzineko jostailuak eta jolasak ezautzeko aukera izan zuten, Loizaba plazan. Galsua plazan tronpa erakusketa bat izan genuen, Portugaleteko Gelo tronpalariaren eskutik. Goizean txikientzako mozorro lehiaketa izan genuen baita ere. Arratsaldean musikak protagonismo handiagoa hartu zuen: txikientzako disko festa, Aldats eleketrotxaranga eta Dj Primo Bayoren eskutik.

 
Zuazo eskubaloi taldea garaipenaren atean geratu zen berriz ere PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/10

Zuazo

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrarekin jarraitzen du, atzo 5.partidua jarraian galdu ondoren Elcheren aurka, berriz ere puntu bakarreko aldearekin (23-24). Lehenengo zatian barakaldarrak indartsu atera ziren eta abantaila zabaltzea lortu zuten baina atsedenaldira heldu baino lehen Elchek partidua berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian Elchek aldea zabaltzea lortu zuen baina Zuazok erreakzionatu zuen eta azken minutuetan partidua berdindu zen. Zuazok dena eman zuen azken minutu horietan, jendearen laguntzarekin (800 ikusle hurbildu ziren Lasesarrera) baina garaipena ihes egin zuen berriz ere. Datorren astean CH Canyamelar Valenciaren aurka jokatuko dute Valentziar Herrialdean, azken partidua izango dena Europako txapelketaren ondorioz egongo de etenaldia baino lehen.

 
Ezkerraldeako herri mugimenduak MTVk babesten dituen baloreak salatu eta alternatibak plazaratuko ditu igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/02

MVT kanpora

Aste honetan zehar MVTk presente daukagu Bizkaian eta Barakaldon, igandean gala ospatuko dutelako BECen. Honen aurrean ezkerraldeko eragile ezberdinek Piztu Ezkerraldea, Itzali MVT dinamika sortu dute. Dinamika honek MTVk bultzatzen dituen baloreak, salatzea du helburu: sexismoa, kontsumismoa, zapalkuntza kulturala, lan baldintza prekarioak… Bestetik ekimen honekin diru eta espazio publikoak interes pribatuen mesedetara jarri direla gaineratu dute, herritarren beharrak kontuan hartu gabe. Honen aurrean egun osorako egitaraua prestatu dute, MTVren aurrean dauden alternatiba sozialak eta kulturalak plazaratzeko. Egun osoan zehar: herri bazkaria, kale animazioa… egongo dira. Arratsaldeko 19:00etan manifestazio bat aterako da San Bizenteko plazatik ekitaldi batekin bukatuko da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5-orrietatik 202.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.