Publizitatea
Bannerra
Migrazioak
Arrontegik auzolana eta aniztasuna elkartuko ditu datorren igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/14

Somos Arrontegi

Somos Arrontegi Gara auzolana eta kultur aniztasuna bultzatzeko jaialdia antolatu du, datorren iganderako. Jaialdia eguerdiko 12:00etan hasiko da eta bi gune izango ditu: Rontegi eskolan eta S.Luis plazan. Lehenengoa txikientzat egongo da bideratuta: puzgarriekin, kulturarteko jolasekin, henna eta arabiar kaligrafiarekin… S.Luis plazakoa aldiz helduentzako izango da, bertan dantza erakusketak, herrialde ezberdinetako produktuak… topatuko ditugu. 14:45ean herri bazkaria egongo da, parte hartzeko izena eman beharko da. Erreportajea barruan

 
Beurko institutuko ikasleek Barakaldoko saltokien aniztasun etniko-kulturala isladatzen duen dokumentala plazaratuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/17

Helmuga Barakaldo

Beurkoko ikasleen oharra

Beurko BHIko ikasleek hiriko merkatarien aniztasun etniko-kulturala agerian uzteko nahiarekin “Helburua:Barakaldo” proiektua abian jarri dute, dokumental bat egitean datzana.  Horretarako, zenbait immigrazio-eragile elkarrizketaratu dituzte: saltoki etnikoen jabe etorkinak (galiziarak, senegaldarrak, marokoarrak…), immigrazio teknikaria den Jone Pariza, Agharas Elkarte Amazigh-a eta Sumando-Gehituz Elkartearen ordezkariak, besteak beste.

 
El pasado 21 de marzo se presentó públicamente la federación Gehituz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/23

Imagen de la presentacion

El pasado 21 de marzo, día internacional contra el racismo y la xenofobia se presentó en Barakaldo la Federación Coordinadora de Asociaciones de Inmigrantes, Fundación Sumando-Gehituz. Un proyecto que pretende unir a las diferentes asociaciones y personas migradas con el fin de poner en valor la diversidad cultural, lingüística y religiosa en Barakaldo. Este fue un nuevo paso, después de 7 años de trabajo como plataforma de Sumando-Gehituz.

 
Amazigh herriak larunbatean eman zion ongi etorria urte berriari Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/16

Urte berri Bereberra

Urterik urte indarra bilduz doan hitzordua dugu Amazigh urte berriaren ospakizuna. Udalerriko paisaia eta gune desberdinak ezagutu ditu festak: Gurutzeta auzoa hastapenetan, erdialdeko CIS eraikina ostera eta "Frontón Barakaldés" azken urteotan. Egia esanda, ekitaldiak urterik urte hartu duen hauspoaren islada besterik ez da toki aldaketa. Espazio bat txiki geratuz joan den einean, toki handiago baten bila mugitu izan dira Agahras Bizkaiko amazigh elkarteko kideak. Agharas hitzak "bide zuzena" adierazten du amazigh hizkuntzan eta aizue, horixe izan da igarotako larunbatean Barakaldoko frontoian bizi izandakoaren adierazlea: Elkarbizitza eta alaitasunera bide zuzena, zehazki.

 
Errontegik osasun kolektiboaren astea ospatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/21

Errontegiko osasun astea

Aste osoan zehar, Errontegi Gara elkarteak 40 eragile ezberdinen elkarlanarekin batera Osasun Komunitarioaren astea burutu du Errontegi auzoan. Astean jatorrizko eta kultura aniztasuna bultzatu dute. Egun hauetan zehar osasunari lotutako eta aniztasunen aldeko ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Astea jai inter-kultural batekin bukatu da igande honetan. Goizean zehar puzgarriak, futbito eta saskibaloi txapelketa eta toki ezberdinetako jolas tradizionalak egon dira. Eguerdian herri bazkaria egon da herrialde ezberdinetako janariekin: Euskal Herriko marmitakoa, Kuskus arabiarra…

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 15.a
Loading..
Abuztua 2018 Iraila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.