Publizitatea
Bannerra
Gure herria, denontzako tokia! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/11/18


Pasaden asteartean 50 lagun inguru atxilotuak izan ziren García Salazar kalean, eguneroko jarduerak egiten zituzten bitartean: haragia erosi, ileapandegira joan, lokutorioan senideren batekin hitz egin… Ez ziren atxilotuak izan delitu baten susmoagatik. Euren delitu bakarra euren azala txuria ez izatea izan zen. Polizia nazionala eta herrizainak  pertsona beltz eta arabiar itxurakoei dokumentazio eske aritu ziren. Paperik gabe zeudenak eraman zituzten. Ekintza hori arrazista da eta, ondorioz, legez kanpokoa. Mota honetako operazioak legez kanpoko immigrazioaren kontra eta segurtasun faltaren kontra egiteko modu bat bezala aurkezten dira. Gaur, mobilizazio baten bitartez, hainbat erakundek ozen aldarrikatu nahi izan dute inor ez dela ilegala.  Paperik gabe egotea ez da delitua. "Paperik gabe gauden pertsonok ez dugu hala egon nahi, baina Atzerritartasun Legeak egoitza baimena lortzeko bideak ixten ditu. Urte asko egon behar dugu paperik gabe baimena lortzeko. Politikari eta komunikabideek immigrazioa eta segurtasun eza lotzen dituzte etengabe. Aski da!"

Gu ere San Frantziskoko bizilagunak gara, Bilboko hiritarrak. Gu ere auzo lasai batean bizi nahi dugu. Erosketak egin nahi ditugu eta ezpaloian hitz egiten egon atxilotuak izan gabe. Gure auzoko arazoetarako irtenbide sozialak eskatzen ditugu. Udalak auzoa errehabilitatzeko planak proposatzen ditu baina poliziaz beterik mantentzen du, salbuespen egoera baten antzera. Horrela lortuko dugu San Frantzisko abangoardiako auzo bilakatzea? Nola nahi dugu jendea gure dendetara etortzea zubia zeharkatzen dutenean akzio pelikula bateko eszenak diruditen egoerak ikusten badituzte?

Atzerritartasun legeak ez du hirritaren arazoak konpontzen eta, aldiz, gure gizartean lehenengo eta bigarren mailako pertsonak bereizten ditu. Lege honek sufrimendua dakar. Imajinatu nola den Bildotsaren jai hain berezia espetxean pasatzea! Urte askoren ondoren garatutako proiektuak kanporatua izaterakoan apurtuak ikustea!

Hori guztia dela eta, mugarik gabeko hiri bat exijitzen dugu, arrazakeria eta bazterkeriarik gabekoa.

SOS Arrazakeria, Harresiak Apurtuz, Berri Otxoak, Salhaketa, Emakume Asanblada, Mbolo Moye Doole, Sare Antifaxista, Alternatiba, Centro Ellacuría.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.