Publizitatea
Bannerra
BATERA plataformak Sestaoko alkatearen hitzen ondorioez ohartarazi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/05/24

alcalde racista

BATERA Faxismoa eta Arrazakeriaren aurkako Plataforma Bateratuak aste honetan ezagututako Josu Bergara Sestaoko alkatearen adierazpen arrazista eta diskriminatzaileak salatu ditu, eta udalerrian dagoeneko nabarmenak diren ondorio arriskutsuez ohartarazi du. Honelako adierazpenek jarrera arrazista eta intoleranteak areagotzen dituztela adieraziz. Adibide modura ostegun atsaldean udaletxe aurrean arrazakeria gaitzesteko burutu zen manifestazioa aipatu dute. "Bertan ikusi ahal izan genuen nola zabaldu zen intolerantzia manifestarien kontra" nabarmendu dute.

Argazkia: Kaos en la Red


Gauzak horrela, BATERAk EAJri zera galdegin dio: "Josu Bergara EAJko militantea eta Sestaoko alkatearen hitzak ezeztatu; inmigrazioa eta delinkuentziaren arteko lotura zitala ondorioztatzen duten adierazpenetatik aldegin; eta Sestaoko biztanleei lasaitasuna eta elkarbizitzaren aldeko deia zabal ezazue". Era berean, udal erroldaren funtzionamenduan egon litezkeen gabeziak zuzentzea ere eskatu dute, jatorria edota azaleko kolorea edozein dela ere, pertsona guztien eskubideak bermatzeko eta bazterketa egoerak ekiditeko.

Bukatzeko, SOS Arrazakeriari eta talde honek aurkeztutako jazarpen eta gehiegikerien salaketari bere babes osoa azaldu nahi die BATERAk.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.