"Espetxe arrazistak" salatu zituzten CIE-en kontrako egunean Inprimatu
2014/06/15

valla melilla

Ekainaren 15ean Atzerritarren Barneraketa Zentroen (CIE) kontrako eguna izendatu da eta horren harira ostiralean protesta burutu zuten Bilbon, SOS Arrazakeria, CEAR-Euskadi, Mujeres del Mundo-Munduko Emakumeak “Babel”, Ecuador Etxea, Munduko Medikuak-Médicos del Mundo Euskadi eta Harresiak Apurtuz koordinadorak. Ekimen honen bitartez zentro hauek kartzela arrazistak baino ez direla salatu zuten. Gainera antolatzaileen arabera, poliziek sarritan egiten dituzten identifikazio arrazistak dira CIE hauetarako sarbidea. Era berean, "atzerriratze hegaldiak", Ceuta eta Melillako harresiak eta “beroan egindako kanporatzeak” giza eskubide eta legediaren aurka jotzen dutela azpimarratu zuten, besteak beste, asilo eskubidea urratzen dutelako. Berriaren barnean bideoa topatuko duzue.

 

alt=""