Publizitatea
Bannerra
Hizkuntza Eskoletan "lehentasun nazionala"-ren irizpidea ezartzen du Jaurlaritzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/09/06

hezkuntza

EAE-ko Hizkuntza Eskoletan izena emateko epea irailaren 1ean zabaldu zuen administrazioak. Erabiltzaile anitzak dauzkate lekuan lekuko eskolek, tartean bestelako herrialdeetatik gurera datozen pertsonak ere, eta hauen artean badago egoera administrazio irregularrean dagoen lagunik ere. SOS Arrazakeriak aste honetan jakinarazi duenez, zabaldu den epe honetan "2013ko uztailaren 3ko Hezkuntza Sailburuaren Aginduak ezarritako bazterkeria mantentzen da, hau da, egoera irregularrean dauden pertsonak onartze eta matrikulaziotik kanpo uzten dituzte". Bazterketa honen ondorio zuzena argia da: Egoera irregularrean dauden pertsonei hizkuntza eskola ofizialetan euskara eta gaztelera ikastea ere galarazten die, elkarbizitzarako funtsezko bide bat ukatuz.


Iaz salatu zuen bazterketa mota hau lehengo aldiz SOS Arrazakeriak eta horren ondorioz, aldez aurretik baztertutako erabiltzaileei bigarren aukera bat ematen zaie. Prozedura osoa bukatzean eta lekua izanez gero eskoletan izena ematea baimentzen zaie. "-Hemengoak lehenago- irizpidea erabiltzea arbuiatzen dugu, areago oraindik hezkuntza eremuan" adierazi dute SOS-eko kideek. Arrazakeriaren kontrako mugimenduaren aburuz jarrera ankerra da Hezkuntza sailak baliatutakoa, izan ere, irizpide hauen bitartez "zurrumurruak" indartzen ditu, paperik gabe dauden pertsonak arazo sortzaile moduan jarriz eta benetako arazoetatik alderatzen du begirada. "Leku gehiago beharko dira, baina ez dira paperik gabe dauden pertsonek betetzen dituztelako" argitu dute.

 


Legeaz kanpoko neurria
SOS Arrazakeriak bazterkeria mota hau egun indarrean dagoen lege markoaren kontrakoa dela nabarmendu du. Batetik Euskal Eskola Publikoaren Legearen aurkakoa da. Eta adierazpena egiaztatzeko Euskal Eskola Publikoaren 10.artikulura bideratzen gaituzte: "Euskal Eskola Publikoak jendartean egon daitezkeen bazterketa egoerak ekiditeko neurri positiboak indarrean jarriko ditu".


Baina Jaurlaritzaren jokabideak Atzerritartasun Legearen aurkakoa ere bada, araudi honen 9.artikuluan adierazten duenaren arabera: "Botere publikoek pertsona atzerritarren integrazio soziala indartzeko asmoz, hezkuntza prozesuetan parte hartzea bultzatuko dute".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.