Datorren ekainaren 25ean Rontegik, auzoan elkarbizitza sustatzeko "Kaixo Rontegi" jai eguna ospatuko du Inprimatu
2016/06/16

Kaixo Errontegi

Oharra: Errontegi gara:

Mendialde Errontegiko Auzo Elkarteak, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin "Somos Rontegi Gara" egitasmoa jarri abian, auzoko kulturarteko elkarbizitza eta gizarte kohesioa indartzeko asmoa duen prozesu komunitarioa. Egitamoarekin komunitatea saretzearekin batera, herritarren bizi baldintzak hobetzea bilatzen da. Horretarako auzoko elkarte eta baliabide teknikoekin batera kolokioak egiten hasi gara dagoeneko auzoko indarguneak eta gabeziak guztion artean identifikatuz. Honekin batera "Kaixo Rontegi" auzoko aniztasuna ospatzeko I. Jaialdia gorpuztu dugu komunitateari proeiktua aurkezteko asmoz.

KartelaEkainaren 25ean, larunbat osoan zehar "Kaixo Rontegi" jaialdia ospatuko dugu eta San Luis plazan goizetik honako ekintza hauek jasoko ditu egitarauak:

11:00-13:00 RONTEGIKO ELKARTE ETA BALIABIDEEN I. AZOKA: Guztion artean auzoko antolakuntza aniztasuna eta baliabide teknikoak ezagutzera emango dituen erakuslehio bat osatu nahi dugu. Elkarteak, kolektiboak, osasu zentroa, eskolak, desabantaila sozialean dauden pertsonak laguntzen dituzten elkarteak... askotan ezagutzen ez dugun sare komunitario zabal bat gorpuzten dute. Horrexegatik oso garrantzitsua deritzogu I. Azoka honen bitartez auzoko ahalmen komunitarioa erakustea.

13:00-14:00 ELKARBIZITZAREN DESFILEA. Auzoko denda txikiak (arropa dendak, oinetako dendak, ileapaindegiak, mertzeriak, osagarri dendak, makillaje eta manikura zentroak) sustatzeko helburua duen desfilea ospatuko dugu. Desfilean auzoko dendariek utzitako arropa eta osagarriak izango dituzue ikusgai. Gainera desfilean parte hartuko duten pertsonak auzoko elkarte desberdinetako kideak izango dira.

HERRI BAZKARIA eta BAZKALONDOA

16:00-17:00 BERDINTASUNAREN ALDEKO HOLI FESTA

18:00-22:00 PASAPORTE KULTURALA "MUNDU OSO BAT ZURE AUZOAN". Auzoko tabernariek jaialdian parte hartuko dute nor bere taberna munduko herrialde baten arabera apaintzen. Ibilbide desberdinak zehaztuko ditugu mozorratutako koadrilek egin beharko dituztenak eta taberna bakoitzetik pasa ahala, dagokion herrialdeari buruzko galdera bar erantzun beharko dute. Koadrilak mozorratuta egon beharko dira tabernariek pasaportean puntuaketa egin dezaten. Betetako pasaporteak gaueko 22:00etan jasoko dira zehaztutako tokian.

22:30 PRODUKTO SORTA BATEN ZOZKETA. Auzoko dendariek eskainitako produktu sorta bat zozketatuko da ibilbide osoa jasotako eta puntuaketa handiena izango duten pasaporteen artean.

 

desfileapasaporte kulturala