120 pertsonek bat egin dute, kultur aniztasunaren alde Inprimatu
2016/11/13

Bizilagunak

Gaur ospatu da, Barakaldon eta Euskal Herriko toki ezberdinetan, Bizilagunak ekimena. Barakaldon bigarren urtez egin da ekimen hau. Hemen Errontegiko Auzo Elkarteak eta Somo Rontegi dinamikak dinamizatu dute. Egitasmo honen helburua, Euskal Herrian jatorri ezberdinetako pertsonak hemengoekin elkartu eta hobeto ezagutzea da. Horretarako gaur kultur ezberdinetako familiak elkartu dira etxeetan bazkaltzeko. Beste alde batetik Ainara Asti Taldeko lokalean, herri bazkaria egin dute. Guztira 120 bat pertsonek bat egin dute egitasmo honekin.