Beurko institutuko ikasleek Barakaldoko saltokien aniztasun etniko-kulturala isladatzen duen dokumentala plazaratuko dute Inprimatu
2018/05/17

Helmuga Barakaldo

Beurkoko ikasleen oharra

Beurko BHIko ikasleek hiriko merkatarien aniztasun etniko-kulturala agerian uzteko nahiarekin “Helburua:Barakaldo” proiektua abian jarri dute, dokumental bat egitean datzana.  Horretarako, zenbait immigrazio-eragile elkarrizketaratu dituzte: saltoki etnikoen jabe etorkinak (galiziarak, senegaldarrak, marokoarrak…), immigrazio teknikaria den Jone Pariza, Agharas Elkarte Amazigh-a eta Sumando-Gehituz Elkartearen ordezkariak, besteak beste.

Ikasleak Administrazio klasean ikasitakoaz gain (marketin plana, Canvas eredua, Crowfunding-a…) euren tabuak eta aurreiritziak desagerrazi egin dituzte.

Proiektu honetatik sortutako dokumentala Clara Campoamor Kultur Etxean ekainaren 12an erakutsiko dute. Ostean, gerturatutako lagunek mahai-inguru eta lunch txiki batean parte hartzeko aukera izango dute.