Resultados de la última encuesta Inprimatu
2008/12/15

Hona hemen aurreko asteetako inkestan proposatu dizuegun galdera: "Eusko Jaurlaritzak Petronorri coke planta gatazkatsua eraikitzeko baimena eskaini dio...Zer deritzozu?". Honen aurrean erantzun hauekin egin dugu topo: Gehienek berriari gaizki deritzozue egitasmoa kaltegarria izateaz gain herritarren borondatearen kontrakoa baita (erantzunak horiz irudikatuak), bozka gehien jaso dituen hurrengo erantzunaren arabera, egitasmoan hasiera-hasieratik irregulartasun ugari bete dira (berdez irudikatua). Atzean geratu dira ordea lanpostuak sortzen dituelako aldekotasuna adierazi dutenak (urdinez irudikatua), auzokideen kezkak ganora gabekoak direla uste dutenak (laranja) eta arazo honen aurrean kezkarik adierazi ez dutenak (marroia). Animatu eta parte hartu datozen asteetan zehar aktibatuko dugun inkesta berrian!