Publizitatea
Bannerra
Que cojones me estas diciendo? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/04/25
[Axier Lopez]
Goiko irudian dioen bezelaxe definitzen dute Barakaldoko Justizi Jauregia beraien jabeek espresuki prestaturiko webgunean. Hemen ikus daiteken moduan: http://www.justizia.net/edificiosjudiciales/palacios.asp?accion=barakaldo&Idioma=eu

Justizian hitz potoloak hitzetik hortzera darabilte baina hortik errealitatera dagoen jauzia Oltxarteko zubiarena bezalakoxea da.
Eta horretarako adibide bat:  aurreko egunean Barakaldoko Justizi Jauregiko Jakinarazpenen Saileko langileek  "hurbil eta barrerarik gabe" diotenean benetan zer esan nahi duten telefonoz argi ta garbi azaldu zidatenekoa.
 
Barakaldoko Epaitegitik orri bat jaso nuen etxean, hurrengo asteko astelehenean (apirilak 14) Barkaldoko Justizia Jauregitik pasa behar nintzala esanez.
Eskutitza espainol hutsez zegoenez, astelehen horretan orrian azaltzen zen telefonora (944001021) dei egin nuen. Epaitegiko Jakinarazpen sailara, alegia.

Egoera horrela izanik, hauxe izan zen tramite hutsa izan beharko litzatekena berrogi minutuko egoera subrealista bilakatu zena:

*Estreineko deia:
- (gizon ahotsa)si, hola, buenos dias. centro de notificaciones de...
- bai egunon, euskaraz mesedez?
- si, espere un momento
Deia beste luzapen batera bideratu zidan. Telefonoa deika hasi eta bigarren soinuan deia moztu zidaten.

*Segituan beste behin deitu:
 - (emakume ahotsa)hola buenos dias. en que puedo ayudarle?
 - bai, euskaraz egiterik bada?
 - ehmm es que orain nik ezin dut.... orain telefonoz hitz egiten ari naiz, nahi baduzu deitu 10 minutu "lehenago" (literal)
 - bale ba, ondo da
 - venga! (literal)
...eta deia moztu.

*10 minutu pasata hirugarren deia. Beste emakume ahots batek erantzun.
 - buenos dias, centro de....
 - hola, egunon, euskaraz mesedez?
 - (doinu zakarrez) Lo siento pero yo no se euskera asi que como comprenderas yo no puedo atenderte. Si quieres llama más tarde.
Neuk erantzuteko astirik izan barik eta agurtu barik deia moztu zidan.

*Beste minutu batzuk pasata laugarren deia. Oraingoan beste gizon baten ahotsa.

 - hola, buenos dias, centro de...
 - bai, egunon, euskeraz bai?
 - A ver... QUE COJONES ME ESTAS DICIENDO!!! (oihuka)

Espero ez nuen erantzunak harrituta 2 segunduz ixilik geratu nintzen eta erantzuten hasi eta berehala... bigarren deian hartu ninduen emakume "euskalduna"k gizona moztu eta bera sartu zen deian "barkatu, barkatu, barkatu..." behin ta berriz esanez.  
Bere lantaldean oso hizkera zakarreko jendea dagola eta behin ta berriz barkatzeko.

Neuk ene haserrea adierazi eta baretu ondoren ekin nion ene deiaren afera azaltzeari. Detaile eta argudio gehiago emanda baina laburbilduta hauxe:
"Eskutitza jaso dudala gaur hara bertaratu behar nazela esanez eta espainol hutsez dagoenez ez naizela joango harik eta euskaraz jaso arte."

Nire 5 minutuko azalpenaren ondotik hara emakumeak erantzundakoa:
 - Orduan.... ehmmm....Udaletxetik deitzen ari zarela diozu zta?

Egoeraren surrealismoa gaindituta atzera ere ekin nion dena azaltzeari baina oraingoan AEKko lehenengo mailako irakaslea banintz bezala.
Ezdakitzenbat minutu ta gero ene egoera ulertu zuenean, esan behar da emakumea(egoeraren larritasunak eraginda) nirekin oso, larregi inkluso, edukazio onez tratatu ninduela. Hainbestez ezen ene etxera berau etorriko zela hurrengo egunera eskutitza ematera esaten amaitu zen, berak euskaraz egingo zidala eta.

Aipatzekoa da, 3 edo 4 aldiz errepikatu zidala bere lanean badaudela euskaraz dakiten 4 edo 5 pertsona eta hara hurbiltzen nazenean ez kezkatzeko.... (hitzez-hitz) "Zu lasai etorri, esan euskaraz egin nahi duzula eta bilatuko dizugu bat"
Bai, zoologikoan bezala, animali bitxiena non den galdetu eta ekarriko dizutelaren sentsazioaz laga niduen.

Nirea afera xumea izanda ikustekoa zeinen ezjakintasun eta okerrena dena zeinen errespetu gutxi adierazten duten Barakaldoko jendearen aurrean. Bigarren mailako hiritar baten moduan hartuaz, inolako begirune barik.

Sinestezina dirudi holako bizipenak izanik 30 urte,  bai 10.000 egun ta gau baino gehiago, igaro direla Barakaldon euskara ofiziala denetik. Paperean bederen ezen askoren buruan ordea 30 urte aurrera baino 30 urte atzera joan nahi dutela dirudi, hizkuntza bakarreko garai “onak” inposatuz.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.