Publizitatea
Bannerra
"Háblame en cristiano" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/04/01

Barakaldoko gazte baten kexa jaso dugu oraingoan. Jarraian aipatzen den moduan, barakaldar gazte honen hizkuntza eskubideak urratuak izan dira udalerriko Correos bulegoan. Askotan pairatzen ditugu euskaldunok holako egoera bidegabeak. herriKoloretik eskubide urraketa guzti hauen aurrean erantzutera animatu nahi zaituztegu. Gogoan izan "Euskararen telefonoa"-n honen moduko kexak jasotzeko aukera dagoela.

 

[Arkaitz] Kexa bat jarri nahi nuke gaur arratsaldean, Barakaldoko postetxean euskaraz komunikatzeko eta euskaraz harrera izateko eskubidea ukatu didatelako, era desatsegin batean era momentu batzuetan errespeturik gabe.

Gaur arratsaldean 17:30etan inguru pakete bat jasotzera jazotzera joan behar izan nahiz postetxera. Bertan nire txanda heldu denean, hurbildu egin nahiz mostradorera eta bertan zegoen langileari hasi nahiz euskaraz hitz egiten. Berak gazteleraz erantzun egin dit eta momentu horretan galdetu egin diot ea harrera euskaraz egin ahal zidan. Berak ezetz esan dit eta nik galdetu diot ea bulegoan euskaraz harrera egiterik zutenik eta berak jarrera desatsegin batekin ez zela posible esan dit. Momentu horretan galdetu diot ea bulegoko norbaitek euskaraz egin ahal zidan harrera eta aldi horretan berriz esan dit ezetz. Bere erantzunak gero eta era desatseginagoan izan dira.

Momentu horretan kexatu naiz. Esan diot ni Euskadin nengoela eta eskubidea neukala harrera euskaraz izateko eta berak momentu horretan zera erantzun dit: “ezetz, ni Barakaldon nengoela” nik erantzun diot bai eta euskal autonomi erkidegoan, eta berak jarraitu du berean eta esan dit: "hau Barakaldo, Espainia eta Europa da eta eman NAN-a". Momentu horretan ezan diot ia kexa-orriak zeuden eta modu desatsegin batean berriro erantzun dit: “nahi dituzunak emango dizkizut baina eman nortasun-agiria”.

Beste aldetik nortasun-agiria ematerakoan, nik EHNA eman diot “Euskal Herriko Naziotasun Agiria” nire nortasuna errespetatzen eta nire naziotasuna onartzen duen agiri bakarra delako. Berriz ere inolako errespeturik gabe bere erantzuna izan da: "esto no me vale dame el DNI". Hau izan da gaur arratsaldean jasan izan dudana. Euskaraz jarduteko dudan eskubidea ukatu didate forma txarrekin eta gainera nire naziotasunari errespetu falta izugarria pairatu dut. Egia da EHNA legalki ez duela baliorik baina gauza bat da errespetuz esatea ezin duela agiri hori onartu eta beste gauza bat da erabili dituen formak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2020 Abendua 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa