Multinazionalei atea parez pare irekitzen zaizkien bitartean herriko denda batek itxi du berea Inprimatu
2008/10/22

Azken egunotan Foru Pasalekutik igarotzen den edonoren arreta erakartzen du kale honetako denda baten erakusleihoa hutsik egoteak eta, batez ere, bertan jarritako kartelak dioenak “Gracias al ayuntamiento y Gobierno Vasco por permitir y promocionar los centros comerciales. Cerramos tras 12 años. Agradecemos de verdad a los clientes por su confianza”
Ezkerraldeak Europako metro koadroko saltoki erraldoi gehien dauzkan eskualdea izatearen “ohorea” dauka.  Gehienak Barakaldon kokatzen dira; hortxe dauzkagu Max Center, Max Ocio, Megapark eta “Los Fueros Boulebard”. Eta saltoki handi hauetan egin ohi ditu eguneroko erosketak, Bilboko Merkataritza Ganberak egin berri duen kontsumo ikerketa baten arabera, bizkaitarren %70k.

Barakaldoko zenbait elkartek hainbestetan salatu duten moduan, saltoki handien eraikuntzak kalteak baino ez dizkio ekartzen Barakaldo herriari, lanpostu ugari desagertarazi dituzte eta trukean lan merkatuko prekarioenak eskeintzen dira.

Boardhouse denda merkataritza gune handiek auzoetako dendei eragindako kalte horren azken adibidea da.