Iñigo Cabacas Hillsborougheko 97garrena Inprimatu
2014/05/07

never

KOLABORAZIOA

Rayco Sanchez

Gaur  25 urte bete dira, Liverpool eta Nottingham Forest futbol taldeek, FA Cupeko semifinala Hillsborough Stadium izena duen futbol zelaian jokatu behar izan zutela. Partida baina, ez zen guztion memoriaren hemerotekan gorde, 96 zulo mingarrietan baizik. 1989eko apirilaren 12an, Liverpool Futbol taldeko 96 zale bizitza galdu zuten, harmailetatik jauzika, airea hartu ezinik, pertsonen uholde hartatik, ihes egin lortu ez zituztenak. Liverpoolekoek, 25 urte daramate justizia eske, gureak orain dela gutxi bi urte bete ditu.
Hesyeleko tragediatik 4 urte zeramatzaten, Liverpool berako zaleak, bere bihotzak apurtuak konpontzen, ta konturatu gabe, Youll Never Walk Alone orkestak, beste hainbat lagun galdu zituen.

Egun hoietan, Margaret Thatcher zegoen Estatu buru giza, eta Iñigoren kasuan bezala, baloiak kanpora bota zituen, ta nola ez, bere politika krudel ta faxistaren alde lurperatu zituen biktimak. Hoolligan mugimendua hiltzailea bezala seinalatuz, ta Liverpooleko jarraitzailei konkretuki.

Ehunka egitasmo agertu dira, “Justice For The 96” izenpean. Firma bilketa, Abesti CDak, Pinak, kamisetak, zenbait jokalari tatuaje solidarioak egiten… 25 urte daramatzate elkartasunaz, bere irmo banatuezina egiten.

Hala ere, ez da  2012ko irailaren 12arte, tragediaren ikerketaz berririk izan.  Komisio independente batek adierazi zuenez, “polizia izan zen, sarraskiaren errudunik zuzenena, armailak beteta zeudelarik, jende gehiago pasatzen utzi zituztelako”. Horrek behartu zuen David Cameron lehenengo ministroari, publikoki, barkamena eskatzera.

Iñigo Cabacas Hillborough-ko 96ak lez, futbol partida bat ikustera joan zen. Heriotza aurkitu zuen zauririk handiena, poliziaren erruz juztizia eza, gorroto ta zaminez beteriko partidaren prorroga amaigabean aurkitzen gara. “Red” futbolzaleak eredu izanda, ez diogu justizia eskatzeari utziko, ez zaitugu inoiz ahaztuko.