Publizitatea
Bannerra
Opio errebeldea: Gora futbol FEMINISTA! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/27

Bibiana

Kolaborazioa: Ray Apache

Intentsioak eta nahiak haizeak eraman ditzake, paper horiztatu bateko kontratu zahar eta ahaztu bat bezala. Horregatik, gauza garrantzitsuak ekintzekin adierazi behar dira, norbait esan zuen bezala “iraultza ez dute sekula telebistan aterako” eta arlo honetan maisuak izaten dira alemaniako lagunak.

Sarreren salneurrietatik hasita, (10€ gatik goi mailako talde bat ikusi dezakezu),eta jardunaldien ordutegietatik jarraituz, (arratsalde goizean jokatzen dituzte partida guztiak, eta horrek adin guztietako pertsonen joateak ahalbidetzen du). Partiden datak ere finkoak dira, abuztuan badakizkigu gure talde gustokoen 34 jardunaldiak, noiz, non eta noren kontra, La Liga (del banco de turno) ez bezala, gure aisia planifikatzeko aukera luzatzen digu, etxeko eta etxetik kanpoko partidak ikustera joan nahi ezkero.

Arrazakeria eta faxismoa ere zigortu izan dituzte harmailetan, inongo beste lekuetan egin ez duten bezala. Argi dute, zer nolako gizartea izan nahi duten, eta bizi osorako zelai kanporatze zigorrak, lan komunitarioetan lan egiteko zigor epaituak, kluben kontrako izunak…oraindik entzuten ditut El Molinoneko “animaliak” tximinoarena egiten, Iñakik baloia hartzen zuen bakoitzean.

Futbolaren demokratizazioaren bidean, datorren denboraldirako beste pausu handi bat emango dute Bundesligan. Mundu osoko futbol txapelketetan eman ez den gertakariaren testigu izango dira bertan, emakume bat arbitro lanak egingo bait ditu, beste arbitro gizonen artean!!! Bai, zuri ta beltzean bizi direnentzako ezinezkoa dirudi. Baina emakumeak futboletaz dakite, taktika interpretatu, medioetan kritikak egin, entrenatzaile bikainak izan…eta nola ez, titiak zein aluekin futbol partidetako epaile eta jokalariak izan daitezke (eta dira).

Istorio honen protagonista Bibiana Steinhaus (Bad Lauterberg 1979) dugu. Hannoverrekoa sekulako eskarmetua du goi mailako partidak arbitraje lanetan, izan ere gizonezkoen 2.mailan, edota 1º baina 4º epaile bezala ibili da. Emakumezkoen futbolean ,Munduko Txapelketetan 2011 eta 2015, Joku Olinpikoetan 2012, Eurokopa 2009, 2011,2013,2015 eta aurtengo Champions Leagueko finalean epaile nagusi bezala ikusiko dugu (casi ná).

Seguru nago berdintasunaren bidean lehenengo harria izango dela, ez dut ezagutzen (ala bai) leku hobeagorik iraultza feministarekin jarraitzeko. Erabili dezagun futbola gizartea hobetzeko, gure gabeziak betetzeko, emakumearen papera aldarrikatzeko. Gure futbolak ez du VARaren (Video assistant referee) beharrik, emakumeak baizik. Gora futbol feminista!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.