Publizitatea
Bannerra
Kolaborazioa: DsBEren malda irristakorra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/26

RGIaren aldeko mobilizazioa

Kolaborazioa: Igor Mera (ESKko militantea)

Gobernu zentralak ezagutarazi egin du, oraintsu, 2012ko banku-erreskatean gastaturiko diruen %80a galdutzat ematen duela, hau da, 60 000 milioi euro galdutzat ematen dituela. Bere garaian Raxoi jaunak aspertu arte esan zigun banku-erreskatateak ez ziela inolako kalterik ekarriko diru publikoei, ez zela euro publiko bat bera horretan gastatuko. Bost urteren buruan, begi bistan dago Gobernuak jakinaren gainean gezurra esan zuela, edo kudeatzaile ezgai batzuen aurrean gaudela. Dena dela, karguak utzi beharko lituzkete eta jende ondraduago edo gaitasun handiagoko pertsonei bidea eman.

Egunkarietako zenbat lehen orrailde bete ditu gai honek azken egunotan? Zenbat iritzi-zutabe errubrikatu dira? Zenbat parlamentu- edo gobernu-ekimen iragarri dira lapurrreta-maila honi mugak jartzeko? Eskarmentatutako irakurlearentzat erantzuna begi bistakoa da, hedabide handiak hanka-puntetan pasa dira gai honen gainetik.

Isiltasun mediatiko nabarmena alderatzen badugu EAEko DsBEren ‘iruzur itzela’ agerian jartzeko erabili diren tertulia orduak eta gastatu den tinta. Eusko Jaurlaritzak berak %0,23an kuantifikatu du iruzur hau, 500 milioi euroko urteko aurrekontu batean. Hots, 1,4 milioietaz ari gara 100 000 pertsonatik gora jasotzen duten prestazio batean, banku-erreskatean galdutako Kourtero egiten zaizkien 2230 milioiko zerga-iruzurraren aurrean. Zerga-iruzurrak edo banku-erreskateak bakan batzuengan ondasunaren pilaketa indartzea baino ez dute egiten.

Gaia esparru kuantitatiboan kokaturik, zergatik izango ote da kasu biei ematen zaizkien tratamendu mediatiko eta ekimen politiko maila desberdin hori. Zergatik zerga-iruzurra edo erreskatearekin galdutako diruari eman eta ematen zaien tratamendua eta gure jendarteko pobre eta prekarioak babesten dituzten prestazioen iruzurrari ematen zaionaren arteko tamainako desproportzioa. Geure buruei galdetu behar diegu ea zer ezkutatzen den guzti honen atzeko aldean.

Zergatik jotzen dugu normaltzat aberats eta ugazabek sistemari iruzurra barra-barra egiten diotenean eta zergatik gara hain zorrotzak pobreen iruzurrarekin? Zergatik jotzen dugu normaltzat Gobernu batek biztanleriari gezurra dionean bankuei milioika milloi emateko, eta zergatik jartzen ditugu  kolokan pobrezia eta bazterketa egoera larrienak arintzeko erabiltzen diren baliabide ekonomiko horiek? Ez da izango Erdi Aroan bezala, jauntxoek nahi zutena eta nahi zutenean egiketo eskubidea zutela, eta egun jende aberatsa eta boteretsuak eskura dituzten bitarteko guztiak (legalak edo ilegalak, etikoak eta ez hain etikoak) erabiltzeko eskubidea dutela etekin korporatiboak areagotzeko, nahiz eta honetarako Ongizate Estatu urria eta diru publikoak biziki eta sistematikoki ustiatu behar dituzten.

Sistema demokratiko batean publikoaren suntsiketak aurrera egin dezan gehiengo sozialen konplizitatea beharrezko egiten da. Gehiengoak kontrolatzeko aritze-eremua diskurtso sozial hegemonikoaren eraikitzearena da. Geure buruetan funtzionatzen duen diskurtsoa errealitatearen atzematerako mekanismo lehenetsi bezala, normaltzat hartzen dena ezartzen duena.

Diskurtsoa eraikitzerako aritze-eremu honetan alderdi handien (PP, PSOE, PNV, PdCAT,… ) asmoak kontrolatzen dituen kapital handiak berak (bankuak, elektrizitate- eta telekomunikazio-enpresak...) komunikabide hegemonikoen akziodunak eta administrazio-kontseiluak bereak egiten ditu. Honela, eta itxuraz aldi berean, alderdi hauen diskurtso eta ekimen politikoek eta komunikabideen ildo editorialek errealitatea eraikitzen dute, beren interesen aldeko jendartearen babesa suspertzen dituzten eremu kontzeptualak sortuz.

EAEn bizi izan dugun DsBEren aurkako diskurtsoaren borrokan, ikusi dugu ustelkeria, finantza-eskandaluak eta kudeaketa publiko txarra leuntzen saiatzen diren komunikabide horiek nola kolaboratu duten PP eta EAJrekin 1991etik herritarren eskubide subjektiboaren maila legala duen prestazio sozial honen jasotzaileen aurkako susmo-sarea eratzen.

Bataila hau eman den esparru kontzeptualak ezartzen du jende aberats eta botoretsuak, dirua eta boterea izate hutsagatik, nahi dutena eta nahi dutenean egiteko eskubide dutela, eta aitzitik, jende pobre eta baztertuak egoera horretan izateko zerbait egin dutela ezarriz. Hau dela-eta, errealitateari so egiteko era ‘normal’-ak dio pertsona pobreak behe-mailako traza morala duela; eta alfer, xahutzaile, bizimodu lasakadun, era guztietako bizioak eta abar izateko joera duela. Hau ‘normala’ bada, era berean, normala izango da pentsatzea pobreak ezin direla hornitu gainontzeko herritarrak dituzten eskubideekin (gu eta haiek, prestazio sozialen zirkuitoan izatearen ala ez izatearen baitan definitzen dira). Pentsa dezagun zenbat mezu komunikatibo eta kultural jaso ditugun pobreziaren esparru kontzeptual horri eusteko.

Esparru kontzeptual honek hain zuzen, errealitatea ulertzeko era honek, pentsarazten digu ematen dizkiegun laguntzak kalean delituak egiten ez daitezen egon (denok jakin badakigu hori dela duten beste joeretako bat) kontrol sistema bati lotu behar direla eta eskubide kontzeptutik ahalik eta urrutien izango duen kudeaketa bat izan behar dutela. Kontrola eta eskubidearen ordezkapena prestazio asistentzial (karitaztekoa) baten truke, horiek dira hain zuzen duela aste batzuk Artolazabal Andere doilarrak Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen erreformarako oinarriak.

Jende aberats eta pobreen inguruko ikuskera moral desberdina ulertzeak, eta EAEn pobreziaren aurkako politiken inguruan erabili eta erabiltzen ari diren bitarteko politiko-mediatikoak ere ulertzeak lagun gaitzake etorkizunari hobeto aurre egiten. Eta pentsatzen hasten bagara, gerta daiteke, gerta bakarrik, guzti hau izatea EAJk (bere mandako leial ‘sozialista’-rekin batera) euskal herritarren eskubide sozialak irristarazteko malda irristakorraren hasiera baino ez izatea, alderdia sortu, sostengatu eta jabe den ugazaberiaren mesedetan.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.