Publizitatea
Bannerra
Kolaborazioa: “Ni bai, ni joango naiz!!” PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/26

Bagatzako jaiak

Kolaborazioa: Beurko Bagatza Bizirik Jai Batzordea

“Beurko-Bagatza Bizirik” jai batzordeak argi utzi nahi du zein jai-eredu duen, sare sozialetan egunotan zabaldu diren iruzkin batzuei erantzuteko. Izan ere, aurten jai-eredua aldatu dugula leporatu digute, eta enpresa batzuen interesak herriko taldeen gainean jarri ditugula esatera ere iritsi baitira batzuk.

Lehen-lehenik, esan behar dugu urteak daramatzagula oraingo jai-ereduarekin, jaiak auzoak auzoarentzat eginez, parte hartu nahi duten guztientzat toki bana utziz, eta aurten ere egin dugu, ekitaldi guztiekin eta, zehatzago, azokarekin. Urteak daramatzagu azoka eginez, eta aurten onartuta genuen orain arteko taldeari Burubika artisau taldea ere gehitzeko proposamena. Hala ere, argi utzi nahi dugu, Burubika elkarteak berak hartu du ez etortzeko erabakia, ez baitute nahi azoka beste taldearekin partekatu nahi, jarduteko beste filosofia bat daukatelako, eta ez baitaude ados proposatu zaien kokapenarekin. Guk erabat errespetatzen dugu hartu duten erabakia, baita Antxo eta Pantxa pailazoek ez etortzeko hartu dutena, nahiz eta azken bi urteotan etorri diren, jai-eredu berbera izanik ere.

Beste argudio batzuk ere aipatu izan dira, hala nola kontzertuak, herri-bazkariak, eta abar, baina ez dugu denborarik alferrik emango horri erantzuten, irudi bat mila hitz baino gehiago delakoan, hor baitago iazko herri-bazkari jendetsuaren argazkia. Nork bere ondorioak ateratzeko biderik onena jaiak berton bizitzea denez, horra doakizue gure gonbita, urriaren 11tik aurrera etor zaitezen.

Amaitzeko, gogoratu nahi dugu jai-batzordeak irekita dituela ateak, etorri nahi duen ororentzat. Ostegunetan biltzen gara, 20:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, eta biziki animatu nahi zaituztegu etor zaitezten, argi eta garbi baitugu jaiak denon kontua dela, denok egiten dituzue-eta, auzokook, elkarteok, merkatariok, tabernariok... Zuek gabe, ezin proiektu hau aurrera eraman.

Gora jai herrikoiak eta gora zuek!!!

Bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu auzoko jende askok erakutsi digun sostengua, baita Barakaldoko beste auzoetako jai-batzordeek erakutsitakoa ere: eskerrik asko, bene-benetan!


Beurko-Bagatza Bizirik Jai Batzordea

(Gazteleraz)

“¡¡YO SÍ, YO VOY A IR!!”


La comisión de fiestas de Beurko-Bagatza, “Beurko-Bagatza bizirik” quiere dejar claro cuál es su modelo festivo en respuesta a los comentarios difundidos durante estos días en las redes sociales, ya que se nos está tachando de haber cambiado este año nuestro modelo festivo, llegando a acusarnos de que anteponemos intereses empresariales ante los grupos del pueblo.

En primer lugar, queremos decir que llevamos años con el modelo festivo actual y que seguimos haciendo unas fiestas del barrio y para el barrio en las cuales tiene hueco todo aquel que quiera participar. AsI lo hemos hecho también este año con todas nuestras actividades y en concreto con la azoka. Habíamos aceptado la propuesta de añadir a la dicha azoka, con la que contamos desde hace muchos años, al grupo de artesanos Burubika. Queremos dejar claro que ha sido una decisión de la asociación Burubika no venir, ya que no querían compartir espacio con la otra como nos explicaron debido a su filosofía de funcionamiento y su disconformidad con la ubicación propuesta, decisión que respetamos totalmente. Al igual que respetamos totalmente que Antxo ta Pantxa también hayan decidido no participar, cosa que llevaban haciendo desde hace dos años con el mismo modelo festivo actual.

Con respecto a otras cosas que se nombran como conciertos, comidas populares, etc., no vamos a perder tiempo en hablar de ello, porque creemos que una imagen vale más que mil palabras. Aprovechamos para invitaros a que lo comprobéis viniendo a partir del 11 de octubre al barrio y así saquéis vuestras propias conclusiones.

Para terminar, queremos deciros que las puertas de la jai batzorde están abiertas a todo él o la que quiera acercarse los jueves a las 20:00 en los locales del Ibarra-kaldu y os animamos a hacerlo, porque lo que tenemos muy claro es que las fiestas las hacéis vosotros: vecin@s, colectivos, comerciantes, hosteleros… Sin vosotros este proyecto no sería posible.

Gora jai herrikoiak eta gora zuek!!!

Queremos agradecer las muestras de apoyo recibidas por muchísima gente del barrio, al igual que por el resto de jai batzordes, de los diferentes barrios de Barakaldo, eskerrik asko benetan!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.