Publizitatea
Bannerra
Zu Zeu kazetari: Arkaitz, Trapagarango lonjeroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/03

Iepe kazetariok! Galdera zaparradaren ostean, Arkaitzek, aste honetako saileko protagonista nagusiak guzti guztiei erantzuteko tartea hartu du. Hemen dituzue erantzun zein hausnarketak...Galderak egiten berandu ibili zaretenok...Hurrengorako pizkortu ezazue erritmoa! Eta ez larritu, datorren asterako protagonista berria datorkigu webgunearen plazara, nahi beste galdera erantzuteko. Arkaitzen ekarpen interesgarriarekin uzten zaituztegu. Mila esker fenomeno! ...Ta aurrera Trapagako "lonjero eguna"!

David: Arkaitz...¿Qué es lo que hace "histórico" el Lonjero eguna de este año

Aupa! La palabra histórico es un decir. Este año ha participado mas gente que ningún otro año, aunque solo llevemos celebrados tres años de lonjero eguna, hemos salido muy satisfech@s y la verdad es que el ambiente que hemos creado y dado al pueblo la juventud si que ha sido para recordarlo. Ademas lonjero eguna se celebra coincidiendo con las fiestas de San Gabriel, un barrio de Trapagaran que en los últimos años tenia sus fiestas de capa caida, con lonjero eguna  y el trabajo de la comision de fiestas se ha conseguido sacar a la juventud a la calle para dar ambiente al barrio y ha sido todo un éxito.

Joana: Kaixo majo! Aizu...Lehengo ta behin zorionak burutu duzuen lanagatik. Zaila izan behar da hain desberdinak zareten gazteen artean adostasunetara iristea ezta? Zeintzuk izan dira adostu dituzuen elkarlanerako minimoak?
Kaixo Joana! Eskerrik asko Trapagarango gazte guztion izenean! Zailena lehenengo pausua ematea izan zen, hau da, ideia edukita, hau nola garatu eta isladatu ekimenean. Gaztetxetik proposatu zigutenean lonjero eguna egitearen ideia interesgarria iruditu zitzaigun nahiz eta oso argi ez eduki. Lehenengo urtean 6 koadrila gutxi gora behera bildu ginen, hainbat bilera burutu genituen, hasieran bileretako giroa hotz samarra zen, lonja ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzen ez ginelako baina konfiantza hartuz joan ginen eta bilerak egiten jarraituz eta gogoak ipiniz aurrera atera genuen festa, egitaraua futbito txapelketa eta lonjetan zehar poteo bat egitea izan zen. I. Lonjero eguna ospatu eta gero oso pozik atera ginen denok, hurrengo urtean  lonja gehiago batu ziren eta honekin batera ideia berriak atera genituen ere, kamisetak egin genituen, guztion artean bazkari bat antolatu, txaranga bat poteoa animatzeko,… nahiz eta zipaioekin arazotxo batzuk eduki ezin hobeto atera zen guztia. Aurten III. lonjero egunean 12 koadrila bildu gara , ekimenean ideia berriak sartuz; sokatira txapelketa, poteoan dantza taldea eta DJ bat aritu ziren giroa berotzen, herrian zehar panelak jarri genituen gazteok ditugun arazoak salatuz,.. Denon artean herrian jai indartsu bat sortzea lortu dugu.

bantxi: Epa Arkaitz! Argi dago Trapagaraneko Lonjero egunak arrakasta itzela izan duela, eta hori horrela bada zuen lanagatik izan da, noski. Baina, zure iritziz, Trapagaranek du beste herriek ez duten ezaugarri bereziren bat, edo Lonjero egunaren eredua islatu daiteke Barakaldon ere, adibidez?
Aupa bantxi! Galdera ona! Ea ondo azaltzen naizen… Trapagaran eta Barakaldo izanez erabat ezberdinak dira, tamaina eta biztanleriaren aldetik batez ere, bata herria eta bestea hiria baina biek daukate berezi eta ezinbestekoa egiten duten ezaugarri bat, nortasuna. Ezaugarri propio hau azken finean herritar guztion artean sortzen dugu, bakoitzak gure erara. Jendea ondo pasatzeko gogoak edukiz gero edozein lekutan islatu daiteke antzeko ekimen bat. Lonjero eguna edo koadrila egun bat egiteko Barakaldoko koadrilen artean proposatzea izango litzateke egokiena... Barakaldoko koadrila guztiei animatzen zaituztet horrelako ekimen bat antolatzera, gutxirekin asko egin daiteke! Animo!

gaztea: aupa, edozer baino lehen zorionak ospatu berri duzuen lonjero egunagatik. Honatz nire galderak: Nola antolatzen duzue lonjero eguna? Erakunde bat daukazue, asanblada bat edo beste zerbait (jaia antolatzeko diot)? Lonjero egunaz aparte beste aktibitaterik egiten dituzue urtean zehar? Ze helburu lortu nahi dituzue lonjero egunarekin? Zure ustez lonjero eguna erraminta egokia iruditzen zaizu helburu horiek lortzeko? Badakit jai horrek trapagarangoko gazteriaren komunikazioa eta elkar ezagutza bultzatzen duela, baina ez zaizu iruditzen lonjen moda honek gazteria zatitzen duela? Nire herriko lonjako gazteek oso aisialdi pasiboa eta kontsumista daukate (ia alor guztietan), ados ala zaude jarrera honekin? Trapagako gazteek jarrera desberdina daukate? Trapagan gaztetxea daukazue, zergaitik hautatu duzu lonja bat alotzea gazteentzako espazio libre eta autogestionatu bat egonda? Lonjero egunak inplikazio politikoak kontutan hartzen ditu? Azkenik, nire iritziz gaur egun gizartea oso pasibo bilakatu da, bai fisikoki bai mentalki, zure ustez,lonjero eguna edo antzeko dinamikak izan daiteke gizartea aktibatzeko erraminta eraginkor bat? Eskerrik asko nire galdera mordoei erantzuteagatik.

Kaixoo! Eskerrik asko! Lehengoz arnasa hartuko dut, espero dut zure galdera trakari ondo eta modu ulergarrian erantzutea… Joanari erantzun diodan bezala lonjero eguna prestatzeko pare bat hilabete aurrerago lonja ezberdinetako pertsonak biltzen gara eta bilerak antolatzen ditugu ekimen hau aurrera eramateko. Ez daukagu erankunderik eta egia esan, lonjero eguna baino ez dugu antolatu batera, orain arte behintzat. Irailean ditugun jaiei begira gaude zerbait antolatu nahian eta hurrengo urterako herriko auzoetako jaiak berpizteko hainbat ekimen prestatzea tanteatu da, baina oraindik ez dugu ezer zehaztu.

Lonjero egunaren helburu nagusia, gazte guztiok elkarrekin momentu atseginak eraiki eta bizitzea dela esango nuke, aurreiritziak apurtuz inguratzen zaituen jendearekin harremanetan aritzea eta aldi berean herriari giro ona ematea. Beste aldetik gazteon artean autokritika egiteko balio du ere, pasibitatearen moldea era batean edo bestean apurtu dugu, oraindik hor erdi lo jarraitu arren. Nire ustez ekimen hau erraminta ezin hobea da aipatutako helburuak lortzeko. Betidanik existitu dira koadrilak edo lagun taldeak, gaur egun lonjen barnean aurkitzen ditugu, batzuk aktiboago eta beste batzuk pasiboago baina ez dut uste lonjen fenomenoa denik gazteria zatitzearen errudun nagusia, nire ustez gazteriaren gehiengoak duen pentsaera da egoera zatitzaile honen errudun nagusia, baikotzak berarengan bakarrik pensatzearen ideologia, nik nik eta nik. Poliki poliki humiltasuna eta elkarrenganako errespetua gure ingurutik desagertzen hasiak dira, balore hauen galerak indibidualismora bideratzen gaitu, jakin edo ezagutu gabe edozein gauza krikatzen dugu, gure artean elkarlana inposiblea bihurtuz.

Ez naiz soziologoa eta gazteok lonjetan egotearen arrazoi zehatzak ez ditut aztertu baina pasibitate egoera hontara heldu bagara gureganako hezkuntza zaindu ez delako eta udaletxetik gauzak txarto egiten direlako izan daitezke arrazoiak, baina hauek nire iritziak baino ez dira. Nire ustez, gazteok era batean edo bestean abandonatuta gaude, Trapagaranen behintzat. Hemen ez daukagu  aisialdiarako planik ez kultura planik eta eukitzekotan ondo izkutatuta daukate, nigana ez baita heldu. Koadrilan beti dinogu errazagoa dugula drogatzea kirola egitea baino.

Gure herrian eta herri askotan gazteak lotan nahi dituzte, bizi garen mundu pefektu honetan arazorik ez bagenu bezala, garrantzitsuena da gauza hauetaz konturatzea eta gauzak argi ikusi eta ikustaraztea gure ingurukoei. Lonjero eguna kolore guztietako pertsonak parte hartzeko eginda dago, lonja izan ala ez izan, ez dago diferentziarik. Inplikazio politikoen inguruan aurten Trapagarango gazteok orokorrean ditugun arazoak aztertu ditugu lonjero eguna aprobetxatuz herri osoari jakinarazteko konforme ez gaudela hainbat gauzekin, hauen artean, etxebizitza duina aldarrikatu dugu; herrian kirola egiteko eta liburutegian ikasteko ditugun trabak salatu eta Trapagarango jai batzordeak eta  herri kulturak orkorrean udaletxearen aldetik jasaten duen bazterketa salatu dugu manifestu baten bidez.

Axier: Aupa Arkaitz! Pare bat galdera. Batetik, zelan ikusten duzu Lonjero Egunaren bilakaera datozen urtetan? Bide berean sakondu ala beste norabide bat hartu beharko? Bestetik, Barakaldon ere gazteen arteko harreman falta nabaria izanik, adibide on bat izan al leike Lonjero Eguna gure herriarentat ala beste bideren batetik jo beharko genuke?
Aupa Axier! Bantxiri esan diodan moduan animatzen zaituztet antzeko egun bat prestatzera Barakaldoko gazteen artean, koadrillen artean komentatu eta airean utzi, gogoekin edonora joan eta edozer egin daiteke. Hasiera ziur aski kostoso bihurtuko dela , elur bola bultzatzea da zailena, gero maldan behera doanean berak bakarrik hartzen du abiadura eta forma!  esperientzia polita da benetan.  Lonjero egunaren bilakaerari dagokionez, urtero ideia berriak agertzen direnez ezin da ezer igarri, espero dut bide honetan elkarrekin urte askotarako jarraitzea.
 
Igor: Aupa Arkaitz! Siempre me ha costado entender un poquillo el fenómeno lonjero...Échame una mano...¿Qué encuentras en una lonja que no te ofrezca otro espacio como un gaztetxe, por ejemplo? Eskerrik asko!
Aupa igor! Pues la verdad es que me has puesto difícil la pregunta! La lonja se podría decir que es un sitio fijo donde quedar con tu gente sin necesidad de concretar sitio ni hora, y donde sabes que siempre va haber alguien con el que compartir buenos momentos, echar unas risas, poner tu música preferida, es un buen cobijo para el mal tiempo, te enseña a convivir para bien o para mal con tus amigos,... Esto no quiere decir que tener una lonja solo tenga lados buenos, también tiene sus contras como pueden ser el tema de que estando en la lonja no te relaciones con el mundo exterior, pero al fin y al cabo el que tiene ganas de relacionarse con la gente y cuidar las relaciones se acaba relacionando por un lado o por otro. Yo soy mas de aire libre que de cuatro paredes pero creo que una lonja también puede aportarte diferentes valores, no todo es negativo. En cuanto a lo de el gaztetxe no podría darte una respuesta clara, tenemos la suerte de tener gaztetxe en nuestro pueblo y siempre que vamos nos sentimos comodos, realmente fue desde el gaztetxe donde se trabajo duro y se creo la idea del lonjero eguna, asique zorionak eta eskerrik asko hemendik trapagarango gaztetxe, lonja eta gazteria guztiari!!
 
Lonjavalle: Zein iza da lonjero eguneko zure esperientziarik politena?
Kaixo! Galdera pertsonala  da honako hau bakoitzak bere erara bizi eta ulertzen duelako lonjero eguna.  Esperientzia politak egun osoan zehar bizitzen diren arren, egun honetan edozein momentutan alboan dituzun pertsonak ahoan irribarre batekin aurkitzeak  sekulako satisfazioa ematen dizu, detalle hoiek ahaztezinak bihurtzen dute horrekalo egun bat.

 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.