Eider, Hala Dzipo musika eskolako irakaslea irakurleen aurrean
2010/09/13
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 0
- 0
 

Hala Dzipo musika eskolako irakaslea dugu Eider Zenarruzabeitia eta zera eskertu behar diogu bihotz-bihotzez, herriKoloreko irakurleei harrera egin eta bururatutako galdera guztiei erantzun izana. Eiderrek buruturiko erantzunetaz gain, berriaren barnean, Hala Dzipoko 20 urteetako historia luzea laburbiltzen duen bideoa topatuko duzue. Beraz esandakoa, mila esker Eider! Ta segi gaztetxo eta haurren biziak musikaren bitartez pizkortzen!

alt=""

1. Gaztea: Aupa. Zelan ikusten duzu Hala Dziporen etorkizuna? Eta euskal kultura eta nortasunaren etorkizuna?

 
Eider: Uste dut Hala Dzipok 21 urtetan egin duen lana haundia izan dela trabak eta oztopoak bitarte. Gaur egun ere zailtasunak alde batera utzita, kriston lan taldea ari da egunero lan egiten beste hainbat
urtez euskal kultura zabaltzeko. Jende horri esker etorkizuna ez da latza izango seguru.
 
2. Urtiaga-man: Ea ba, lehenik eta behin esatea haurrak zure inguruan oso pozik ibiltzen direla eta, ni gremiokoa izandfa oso nabaria dela kanpotik  ikusten denean, beraz, zorionak lehenik eta behin!!! Nire galderak horra doaz, zelan ikusten duzu barakaldoko elkarte eta herri mugimenduek egiten duten lana? Eragina daukagu gure inguruan? Aurrerapausuak eman ditugu zu hasi eta orain arte? Hala ba hor daukazu lana.
 
Eider: Lehenik eta behin, zorionak zuri, auzoan egiten duzun lanagatik,  itzela eta mirestekoa delako benetan.Nik uste dut Barakaldo bezalako herri batean kultura eta euskal nortasunaren alde elkarteek egiten duten  lana oso gogorra dela, batez ere jartzen dizkiguten trabengatik.Hala eta guztiz ere, hor duzu hainbat elkarte jo ta su egunero lanean.Gaur egun ikusten dudan mugimendua haundia da, batez ere
gazteen artean.Ez nintzateke ausartuko esatera aurrerapausorik eman ote den ni hasi nintzenetik gaur egun arte, baina bai aipatu aspaldiko zein gaur egungo elkarteek egiten duten lana mirestekoa dela.
 
3. Gorka Chamorro: Musika eskoletan neska kopuruak mutilena gainditzen du ia beti. Tamalez, nagusitzean oso neska gutxi ikusten ditugu taula gainean burua eta musikatreznak astintzen. Nola ikusten duzu joera hau eta emakumearen panorama musikaren munduan?
 
Eider: Ba egia esan ez dakit zer erantzun galdera honi.Izan ere, neska mordoa ibiltzen baita musika eskoletan ikasten eta oholtza gainean neska abeslari eta musikariak ere badaude.Baina egia da konparatuz gero gitxiago direla emakumezkoak gizonezkoak baino.Hala ere nik uste gero eta emakume gehiago dagoela arte eta kulturaren esparruan lekua hartzen eta hori itxaropentsua da.
 
4. Mikel (Trapaga): Talde gaztea da "Salbuespunk" ezta? Ba al duzue eskuartean proiektu berririk?
 
Eider: Ba hasi ginenetik hona aldaketak izan ditugu talde barruan, lagun berriak sartu dira (Hawa eta Txeroki) eta errepertorioa haiekin sendotzen gabiltza. Baina bigarren diska ateratzeko ideia jada buruan
daukagu. Hori gauzatu arte, kalean jotzeko formakuntza berri bat sortu dugu, auzoko jaietan poteatzen ari garen bitartean zuzenean jotzeko. Gonbidatuta zaude hurrengo kontzertu ibiltarira!
 
5. Arantxa: Noiz eta nola jakin zenuen musika zure bizitzaren parte garrantzitsua izango zela?
 
Eider: Txiki txikitatik ibili izan naiz musikan murgildurik.Eskolan, dantza taldean, koruan, musika eskolan… Oso argi izan dut beti musikaren inguruan ibili nahi nuela. Irakasle izan nahi nuela ere txikitatik
jakin izan dut, baina musikaren arloan lan egiteko gogoa Hala Dzipon sartu nintzenean sortu zitzaidan.
 
6. Sanbikoa: ¿Te resulta complicado inculcar a l@s niñ@s el amor hacia la música?
 
Eider: Tengo la suerte de tener unos  niñ@s majísim@s que tienen un gran cariño y respeto hacia la musica, por lo que me resulta muy sencillo hacer cualquier tipo de actividad con ell@s. Se lo pasan genial y les encanta la música, así que es una gozada trabajar con ell@s. Musu haundi bat beraientzat!!!
 
7. Endika: Zer da musika zuretzako? Artea, ogibidea, adierazpidea...?
 
Eider: Hori guztia eta are gehiago.Ezinbestekoa, besterik gabe.

8. Marta: Aupa Eider!! Horra hor nere galdera. Zure ustez, ondoko esaera zaharra egia ote da? "La música amansa a las fieras". Bizitza ikuspuntu zabalago batetik ikusten ere laguntzen du? Mila esker! Eta eutsi tinko kurtso barriari!! Musu!

Eider: Noski laguntzen duela!Musika adierazpide eta komunikabide bitarteko garrantzitsua izan da betidanik, eta pertsonen jarrera eta emozioak kontrolatu eta manipulatzeko tresna bezala erabili izan da.Gainera musika motaren arabera efektu eta ondorio ezberdinak lortu ditzakegu.Musika lasaia bada, efektu lasaigarriak sortaraziko ditu, aldiz, musika alaiago batek gure barne energia estimulatu egingo du.Beraz, bai: "La música amansa a las fieras, despierta al adormilado, activa al deprimido..."Musika erabat terapeutikoa da eta eragin sendagarriak ditu.Musutxu Marta!!!
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.