122.herrikolore irratsaioa: "Aske Gunea" Inprimatu
2013/04/22

biolentzia

Igarotako ostegunean goizeko 06:00ak aldera iritsi zen ertzaintza Bulebarrera auziperatuta zeuden 8 pertsona atxilotzeko asmoz. Bi ordu baino gehiago behar izan ditu ehunka lagunek auzipetuen inguruan eraiki duten herri harresia desegin eta gazteak eramateko. Era horretan eman zion bukaera polizia autonomikoak asteetan zehar, eskuz esku, taxututako elkartasun harresiari; baina dagoeneko egunotako gertakari, bizipen eta emozioek paregabeko inflexio puntua ezarri dute gure herrian. Donostiako gertakariengana hurbildu nahi izan dugu asteko irratsaioan, bertatik bertara desobedientzia zibil ekimen hau ezagutu ahal izateko.

Hemendik eskuratu programa osoa