123. herrikolore irratsaioa: Gazte iraultza sexualaren bidean Inprimatu
2013/05/13

sexualitatea

Euskal Herriko jendarteko gazteen sexualitatearen nondik-norakoak aletu dizkigu Urtxintxa eskolako kidea den Ibai Fresnedok. Aurreiritziak gora aurreiritziak behera, sexualitate osasuntsuaz aritu gara hitz eta pitz. Eduki sakoneko elkarrizketa, inondik inora: Sexualitatea, tabuak, eredu heterosexista, askapena... hitz potoloak edukiz bete nahian. Esteka honen bitartez entzun dezakezu saioa osorik. Disfruta ezazue...!