Zuekin... herriKolore irratsaio berritua! Inprimatu
2013/11/08

irratia

HerriKolore irratsaioaren denboraldi berriari heldu diogu aste honetan... Berrikuntza ugariz datorrena gainera! Irratsaioa goitik behera eraldatu dugu, freskotasun, gertutasun eta irisgarritasunean urrats berria emateko asmoz. Lehenengo saio honetan zehar irratsaioa berriaren atalen gaineko azalpenak ematean zentratu gara eta hemendik aurrera, astero-astero, Zopinpa Irratian eta herriKolore webgunean izango gaituzue, udalerriko, eskualdeko eta mugaz gaindiko aktualitatea gure ukitu koloretsuaz zipriztindua! See you later pipol...!

alt=""

Deskargatu programa hemendik