138. irratsaioa: Carrascoliendas, Trapagaran - Baraka conection Inprimatu
2014/02/27

carrascoliendas

Ze garrantzi du udalerri batean bertako inauteri herrikoiak berreskuratzeak? zein irizpide erabili ahal dugu galduta zegoen  inauteria berreskuratzeko? Etenaldi luzearen ostean, herriko agureen oroimenetatik duela lau urte, Carrascoliendas izeneko ihauteria berreskuratu zuten Trapagarango herritarrek. Oraingoan berriz, Barakaldora egingo dute salto Carrascoliendas ihauteriek Hala Dzipo musika eskolaren eskutik. Herriko ohiturak berreskuratzea ez da urte bateko lanean amaitzen, identidade propioa berreskuratzearekin bat poliki poliki osatzen ari den prozesua da. Hori guztiari buruz Hala Dzipo elkarteko Txolirekin eta Trapagarango Danatarako Danak dantza taldeko Ainhoarekin hitz egin dugu.

alt=""

Deskargatu programa hemendik