139. Irratsaioa: Hiria aniztasunetik eraikitzeko deialdia Inprimatu
2014/03/07

ekin hiriari

Aste honetan Jorge Garcia izan dugu Lutxanako estudioan, Ehbilduko kidea dugu bera eta baita "Ekin Hiriari" jardunaldietako antolatzaileetako bat. Datorren asteburuan, martxoaren 14, 15 eta 16an zehar Lasesarreko polikiroldegian hirigintza eta feminismoa bateratuko dituzten jardunaldien berri eskeini digu Jorgek bertatik bertara. Gainera herriKoloreko bi fitxaje berri ezagutzeko parada izango duzue eta Gaizkak Ukrainiako aferaren gaineko gatazkaren inguruko editoriala borobildu du. Zenbait arazo tekniko izan genituen irratsaioan zehar eta hoiek doinuan izandako gorabeheretan islatu ziren. Barkamena luzatu nahi dizuegu honengatik aldez aurretik.

alt=""

Deskargatu programa hemendik