Estatuaren zaintzapean gertatutako biktimek gardentasun eske
2012/02/05
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 4
- 0
 

 carcel

2012. urtea hasi besterik ez du egin baina dagoeneko 7 pertsona hil dira espainiar estatuan instituzioen zaintzapean. Heriotz hauei polizia operazioetan erahildako beste 7 lagun gehitu behar genituzke, Torturaren prebentziorako Dokumentazio Zentruak eskainitako datuen arabera. 2001eko urtarrilaren batetik gaur egun arte, antzeko egoeretan hildako herritarren kopurua 873koa da. Hotzikarak sortzen dituen zifra zalantza barik, zenbakien atzean estaltzen diren giza tragediak haintzat hartuta. Ala ta guztiz ere, gauzak aldatu bitartean hauetako erahilketa ugarik ez dute sekula ondorio penalik izango.   


Zaintzapean 2012.urtean gertatutako mota honetako heriotzen zenbaketa makabroak honako emaitza hau islatzen du gaur egun arte: Espetxeak (2), Polizia Nazionala (2), Udaltzaingoak (1) eta Mossos d’Esquadra (2)

-Kartzeletan gertatuko heriotzak:

1.- Urtarrilak 16 - J.M.G. Logroñoko espetxeko erizaindegian

2.- Urtarrilak 26 - A.R.L. Iparamerikako 41 urtetako herritarra, Bartzelonako espetxeko ziega batean hilda agertu zen. 2 egun aurretik atxilotua izan zen eta AEB-tara extraditatua izateko zain zegoen.


- Polizia operazioetan eta komisaldegietan gertatutako heriotzak:


3.- Urtarrilak 1 - 34 urteko S.E.C., Manresako ospitaleko UCIan hil zen. Hilaren 30ean Mossos d’Esquadrako agenteek atxilotu zutenetik ospitalean zegoen. Hildakoaren senideek, heriotza atxiloaldian gertatutako polizien oldarraldiaren ondorio zuzena dela aipatu zuten.
 
4.- Urtarrilak 6 - 21 urteko ginear gazte bat, Bartzelonako Atzerritarrentzako atxilotze zentruan  hil zen. Bere herrira bueltan bidaltzearen zain zegoen.

5.- Urtarrilak 8 - 26 urteko gazte bat, Benalmádenako (Malaga) Udaltzaingoak atxilotzen ari zelarik, hil zen.

6.- Urtarrilak 22 - 40 urteko J.T.P. Santa Coloma de Queralt-eko (Tarragona) epaitegietako 3 solairuko lehioetatik behera botatzean hil zen. Une hartan Mossos dÉsquadrako agenteen zaintzapean zegoen. 

7.- Urtarrilak 31 - 42 urteko N.J.S., Badajoz-eko Polizia Nazionalaren komisaldegian hil zen, epaile aurretik igarotzeko zain atxilotua zegoelarik.

Kontuan hartu dezagun, aipatutako datuok jendartera iritsi diren bakarrak direla. Heriotz gehiagoren
gaineko informazioak ezin izan dira oraindik instituzioen arduradunekin baieztatu.


 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.

KAOS EN LA RED