Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari, Gaelikoaren aldeko Korrika Inprimatu
2016/03/05

Rith-aren lehenengo eguneko irudiak

Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari Irlandako An Droichead Nua hirian. Gogora dezagun Rith-a Irlandan Gaelikoaren alde egiten den lasterketa dela, Euskal Herriko Korrikan oinarrituta. Baina Euskararen aldeko lasterketarekin alderatuta, Irlandan bakarrik egiten dute Korrika egunez. Atzo jendetza egon zen lasterketari hasiera emateko, jai giroan eta musikarekin. Euskal Herrian bezala lasterketa buruan testigu bat daramate, barruan mezu bat daramana eta bukaeran irakurriko dena. 700 kilometro, 200 hiri eta herri, 32 eskualdeā€¦ zeharkatu ondoren Dublinera helduko da martxoaren 14an. Informazioa egunean jarraitzeko: Rith-en web orrialdea, Facebook, twitter...